GARA > Idatzia > Mundua

Siriako gatazkaren bigarren urtean, mugaz haraindira hedatzeko arriskua

Siriako gatazka nazioarteko bihurtzeko zorian dago, hasi zenetik bi urte igaro direnean. Alde batetik, frantziar Gobernuak -Britainia Handiarekin batera- matxinoei armak lehenbailehen helarazteko asmoa erakutsi du eta Europar Batasunak bide horri ekitea nahi du. Bestalde, Damaskok publikoki adierazi dio Beiruteko Gobernuari Libano barruan matxinoen taldeak erasotzeko prest dagoela.

p024_f01_148x124.jpg

GARA |

Duela bi urte hasi zenetik, NBEren datuen arabera, Siriako gerrak 70.000 hildako baino gehiago utzi ditu eta gatazka inguruko herrietara zabaltzeko arriskua gero eta handiagoa da. Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Mandatari Antonio Guterresek alarma piztu zuen atzo Beiruten, eskualdea osoa «sutan» jar daitekeela-eta. «Siriako gatazkak jarraitzen badu, Ekialde Ertainak leher egin dezake eta ezinezkoa izango da erronka horri erantzutea arlo humanitarioan, politikoan zein segurtasunekoan», adierazi zuen.

Alde batetik, Londresek eta Parisek bultzatuta, Mendebaldeko potentziek matxinoei armak emateko gero eta presio handiagoa egiten dute.

Inguruan, arrisku handiena ondoan dagoen Libanorantz gainezka egitea da. Baxar al Assaden erregimenak Libanon «talde armatuei» eraso liezaiekeela mehatxu egin die. Izan ere, libanoar militanteak matxinoen artean infiltratu direla adierazi du Atzerri Ministerioak.

«Indar siriarrek zuhurtasunez jokatu dutela erakutsi dute orain arte eta ez die talde horiei eraso Libanoko lurraldean, baina horrek ez du betiko iraungo», ohartarazi zuen Libanoko Atzerri Ministeriora bidalitako eskutitz batean.

Siriako Armadak muga inguruko lekuetan tiro egin du aurretik, baina lehenengo aldiz egin du Libano erasotzeko mehatxu ofizial eta publikoa.

Libano banatuta dago Assaden aurkakoen eta aldekoen artean eta maiz borrokak eta hildakoak izan dira. Gainera, aro kolonialaren ondoren sortutako mugako bi aldeetan siriarrak eta libanoarrak eta islamaren adar ezberdinetako fededunak nahasturik daude. Sirian aditu Nikolaos van Damen ustez, «Siriaren mehatxuak oso serio hartu behar dira. Erregimenak uste badu bere interesen aldeko onura aterako duela, ez du zalantzarik izango oposizioaren indarrei Libanon erasotzeko».

Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 15 kideak oso kezkatuta agertu dira mugan errepikatzen diren gertakariengatik, «sartu-irtenak, bahiketak eta arma trafikoa» aipatuz.

Jordaniari ere kritikak

Bestalde, Damaskok Jordaniari ere egotzi dio oposizio armatuari laguntzen diola jihadistak eta armak Siriako hegoaldetik sartzen utziz. «Jordaniaren jarrera aldaketa gaitzesten dugu. Hamar egunez, jihadistei eta saudiarabiarrek erositako arma kroaziarrei muga pasatzen utzi die», adierazi zion France Press agentziari Siriako segurtasun zerbitzuetako iturri batek.

Sirian bertan atzo lau hiri nagusietan -Damasko, Alepo, Homs eta Idleb- borroka gogorrak izan ziren. Oposizioaren arabera, iluntzerako 125 hildako zeuden, horietatik 43 zibil, 43 matxino eta 39 soldadu.

AEB

AEBetako Altxorraren Departamentuak baimena eman die finantza instituzioei eta enpresei Siriako Koalizio Nazionalarekin eta oposizioko indarrekin eragiketa ekonomikoak egiteko, antolaketa politikorako diru-transferentziak barne.

manifestazioak

Ostiralero oposizioak antolatzen dituen manifestazioetan atzo ere matxinadaren bigarren urteurrena gogoratu zuten. «Bi urteko sufrimendua garaipenerantz» aukeratu zuten lematzat.

Hollande apremia a sus socios a armar a la oposición

El presidente francés, François Hollande, apremió ayer a sus colegas europeos en la cumbre de Bruselas a que adopten «en las próximas semanas» una decisión para levantar el embargo de armas a la oposición siria. Hollande precisó que «todas las consecuencias» serán estudiadas por los ministros de Asuntos Exteriores en una reunión prevista para los próximos 22 y 23 de marzo en Dublín. Frente a los temores de que puedan utilizarlas grupos yihadistas, afirmó que «el mayor riesgo sería no hacer nada. Sería el caos. Mejor controlar las armas que dejarlas circular como hasta ahora». Pero dejó claro que «Francia asumirá sus responsabilidades» si no se logra pactar la medida. La fecha límite fijada por Londres y París es el 1 de junio, día en el que vence el embargo de armas europeo y, por tanto, las trabas para los estados miembros. «Salvo estos dos, nadie más tiene interés en esto», reconocieron fuentes europeas al tanto de las discusiones de los Veintisiete. «Francia quiere enviar misiles antiaéreos. Son los franceses los que quieren hacer negocio. David Cameron lo quiere utilizar como amenaza a Al-Assad», explicaron las fuentes. Por ahora, la mayoría ve más riesgos que ventajas en la idea de armar a la oposición. La canciller alemana, Angela Merkel, expresó el temor de que el movimiento lleve a otros países como Rusia e Irán a reforzar su apoyo al régimen sirio. El presidente del Parlamento Europeo, Martin Schulz, lamentó que «algunos países hablen de forma unilateral antes que con los otros» y el secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, también mantuvo su posición de que «la militarización del conflicto es contraproducente y no conducirá a una solución». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo