Salbuespen neurriei amaiera jartzeko kalera ateratzera deitu du Herrirak
Euskal presoek pairatzen dituzten salbuespen neurrien aurka mobilizatzera deitu du Herrira mugimenduak. Angel Figueroa, kartzelan garatu zuen gaitza dela-eta, hil berri denean eta biziarteko espetxe zigorra bermatzen duen 197/2006 doktrina Estrasburgon aztertzear denean, salbuespen neurriak bertan behera geratu behar direla nabarmendu zuen Herrirak, giza eskubideak urratu, sufrimendua eragin eta konponbidea oztopatzen dutelako.
Martxelo DIAZ |
Presoek pairatzen dituzten salbuespen neurrien aurka protesta egiteko egun hauetan deitu diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du Herrirak. Gobernu espainolak Nafarroan duen Ordezkaritzaren aurrean egindako adierazpenetan, biziarteko espetxe zigorra ezartzen duen 197/2006 doktrinaz eta Angel Figueroaren heriotzaren ondoren preso gaixoek pairatzen duten egoeraz mintzatu ziren Maider Caminos eta Jon Garai Herrirako kideak.
«Euskal preso politikoei aplikatzen ari zaizkien salbuespen neurriei bukaera emateko eskatzen dugu, politika horiek giza eskubideak urratzen dituztelako, sufrimenduaren iturri direlako, eta heriotzak eragiten dituztelako», esan zuten Caminosek eta Garaik.
Lehenik eta behin, Nafarroan 197/2006 doktrinaren kontra deituak diren mobilizazioak baimenduak direla nabarmendu zuten, Gobernu espainolaren ordezkari Carmen Albak ezarritako debekua epaileek bertan behera utzi dutelako.
Figueroaren kasua ere ekarri zuten gogora. «Angelek garbi sumatu zuen nola okertzen zitzaion kartzelan osasuna, osasun-laguntza falta ezagutu zuen, sufrimendua, xantaia. Epilepsiaren lehenbiziko sintomak urte asko lehenago hasi zitzaizkion, baina 2005ean larriagotu zitzaion gaitza. Hala ere, ez zioten onartu 92. artikuluaren aplikazioa, eta Kordobako kartzelara eraman zuten. Azkenik, egoeraren larritasuna ikusita, 2008an atera zuten kartzelatik, eta urteotan presoaldia etxean betetzen ari zen, erregimen horrek dakartzan mugekin», gogorarazi zuten.
Angel Figueroak pairatutako egoeran, egun, beste hamabost preso daudela nabarmendu zuten, eritasun larriekin, preso eta sakabanaturik. «Espainiako nahiz Frantziako estatuek jostetan jarraitzen dute haien biziekin, kartzelak haien egoera larriagotzen duela jakin arren. Halatan, gaixorik dauden presoen kopuruak behera egin beharrean handitzen ari dela ikusten dugu, eta, aste honetan bertan, beste bi kasuren berri izan dugu: Ibon Fernandez eta Ventura Tome», adierazi zuten.
Gauzak horrela, tratamendu egokia jasotzeko, gaitz larriak pairatzen dituzten presoek aske egon behar dutela gaineratu zuten Herrira taldeko eledunek.
Hori helburu, euskal herritarrak kalera ateratzera deitu zituzten salbuespen neurri guztien eta oinazearen behin betiko amaiera eskatzera, eta bide batez herri honentzat konponbidea eta bakea lortzeko bidean bultzatzera.
Lehen hitzordua gaur da, eguerdian Tafallako plazan, Ines del Rioren askatasuna eta, Estrasburgoko Auzitegiak uztailean esan bezala, 197/2006 doktrina bertan behera uzteko eskatzeko.
Heldu den asteazkenean, hilaren 20an, aztertuko du Estrasburgoko Areto Handiak uztaileko erabakiaren kontra aurkeztutako helegitea. Egun horretan mobilizazio ugari izango dira.
Madril, doktrinaren alde
Euskal Herrian 197/2006 doktrinaren aurka mobilizazioak iragartzen ziren bitartean, Gobernu espainolak salbuespen neurri honen aldeko adierazpenak egin zituen. Ministro Kontseiluaren bileraren ostean, Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeak Estrasburgok Madrilen jarreraren alde egitea espero duela esan zuen. «Parot doktrina mantentzea justizia egitea da, espetxe arloko justizia», bota zuen.
«Ez dugu beste agertokirik buruan», erantzun zuen Saenz de Santamariak Estrasburgok Ines del Rioren aldeko epaia berresteko aukeraz galdetu ziotenean. «Parot doktrinak Espainiako epaitegi garrantzitsuenen sostengua jaso zuen, Gorenarena eta Konstituzionalarena. Espainiako erakundeek espetxe-legediak nolakoa izan behar duen erabaki dute. Ez gara zigor-legediaz ari», gaineratu zuen Saenz de Santamariak, Estatu espainolak Estrasburgon aurkeztuko dituen argudioak aurreratuz.
Bake Bidea mugimendu zibilak, ordea, «euskal gizarteak aho batez presondegi politikaren aldaketa eta gatazkaren konponbidea» eskatzen duela nabarmendu zuen. Hori dela eta, Bake Bideak Herrira mugimenduak deituriko mobilizazioei sostengua adierazi zien eta horietan parte hartzera deitu zuen. «Era berean, frantses eta espainol estatuei zera eskatzen diegu, azken hilabete hauetan luzatu zaizkien eskuak mespretxatzeko erabiltzen duten politika errepresiboa errotik aldatzeko eskatzen dion gizarte zibilaren ahotsa entzuteko», erantsi zuen.
Hil-kapera Algortan
Angel Figueroaren hil-kapera atzo arratsaldeko seietan ireki zuten Getxoko Sarria beilatokian, eta handik bi ordura elkarretaratzea egin zuten Telletxen, Algortako Herrirak deituta. «Bere ama hil zuen espetxe politikaren ankerkeria berak larriagotu zuen Anjelen gaixotasuna, zoritxarrez denok bildu gaituen egoerara eraman duen arte», adierazi zuten atsekabez bildutakoek.
Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu izan ziren, Sorturen izenean Figueroaren senide eta lagunei babesa adierazten. «Dudarik gabe, euskal preso politikoen aurka erabiltzen den espetxe politika kriminalak eta larriki gaixo egonda ere jasandako espetxe baldintzek eragin dute Angel Figueroaren heriotza», esan zuen Ugarteburuk.
«Euskal preso politikoek pairatzen duten muturreko egoeran PPren gobernuak duen erantzukizuna salatu nahi dugu gaur», gaineratu zuen EH Bilduko legebiltzarkideak.
Jaiki Hadi acudió ayer a las Juntas Generales de Araba para reclamar, una vez más, la puesta en libertad de Gotzone López de Luzuriaga, José Ramón López de Abetxuko y José Ángel Biguri, tres presos alaveses que continúan encerrados pese a padecer graves enfermedades. Mati Iturralde, que compareció en representación de la asociación ante la Comisión de Bienestar Social, también solicitó una mejora en las condiciones sanitarias de los represaliados.
Asimismo, durante su comparecencia, a la que no asistieron los representantes del PP, Iturralde pidió a los grupos junteros que tomen medidas para que los médicos de confianza puedan atender a los presos vascos, tal como figura en el reglamento penitenciario.
Por otro lado, Plazara! denunció el jueves la toma de declaración a tres gasteiztarras en la Audiencia Nacional por su participación en un homenaje a familiares de los presos y exiliados de Alde Zaharra. Se trata de los bertsolaris Jagoba Apaolaza e Iker Pastor, y de una vecina que forma parte de la asociación Zaharraz Harro!, que se encargó de la organización del acto de recuerdo. I.S-M.P.