LITERATURA
Facebook-en sorturiko ipuinak, zuzenean
Bizkaiko hiriburuko Bilbao kafe-tabernak esperientzia berri bat aurkeztuko du datorren asteazkenean, hilaren 20an (19.30), «Karin Karan» izeneko irakurraldia, hain zuzen. Dena Facebook sare sozialean hasi zen. Jokin Oregi, dramagile eta zuzendaria, istorio labur sorta bat idazten hasi zen. Egunero istorio ttipi bat plazaratzen zuen bere Facebook-en, eta hainbat jarraitzaileren arreta bereganatu zuen. 500 narrazio labur asmatu ondoren, urrats berri bat egitera ausartu zen, eta pentsatu eta ekin, Mikel Martinez eta Ana Pikaza aktoreekin ikuskizun xume hau prestatu du Plaza Barriko kultur eremurako.