GARA > Idatzia > Euskal Herria

Egitarau oparoa izango da apirilaren 13an Agoitzen, Euskaraz Bizi egunean

p012_f03.jpg

GARA | DONOSTIA

Euskaraz bizitzearen aldeko hautuari behar duen bultzada emateko, datorren apirilaren 13an Euskaraz Bizi eguna ospatuko du Agoitzen Euskal Herrian Euskaraz-ek.

Goizean goizetik herrian zehar dianak izango dira, eta 10.30ean izango da egunari hasiera emateko txupinazoa. Ondoren, buruhandiak, gaiteroak, trikitilariak, Abesbatza, Burrunba, dantzariak... arituko dira giroa alaitzen. Halaber, artisauen eta euskalgintzaren azoka, talogileak eta herri kirolak ere izango dira, baita Txan Magoa eta haurrentzako puzgarriak ere.

Egun osoko plana izango da: ehunka lagunentzat bazkari herrikoia eskaintzeaz gain, 17.00etatik aurrera gorputzak astintzeko dantzaldia egongo da. Egunak oraindik luze joko du; izan ere 21.30ean kontzertuak hasiko dira, eta horien ondoren DJak ere jardungo dira.

Spot berezia

Programazioaren xehetasunak emateaz gain, Agoitzera joatera animatzeko spot berezia prestatu dute -hemen ikusgai:http://youtu.be/QQ4xH60OqIo.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo