Siriako oposizio barneko desadostasunak, Doha eta Riaden arteko lehiaren isla
Qatar-Turkia ardatza (Anaia Musulmamenen aldekoa), alde batetik, eta Saudi Arabia (AEBetako politika jarraitzen duena), bestetik, lehian ari dira eta Siriako oposizioaren desadostasunak agerian utzi du egoera hori.
GARA | DAMASKO
Siriako oposizioaren barruan dauden desadostasunek agerian utzi dute, gerrarekin batera, eskualde osoan gertatzen ari den botere borroka, dirua, armak eta propaganda tarteko. Alde batetik, Qatar-Turkia ardatza, Anaia Musulmamen aldekoa; bestetik, Saudi Arabia, AEBetako politikaren jarraitzailea.
«Gure herriak horrelako tutoretza inposatuari uko egin dio. Eskualdeko eta nazioarteko desadostasunek nahastu dute egoera», adierazi zuen Ahmed Muaz al Khatibek, Oposizioko Koalizioaren buruak, joan den asteartean Dohan, Liga Arabiarraren gailurrean.
Aldi berean, oposizioko ia 70 ordezkarik, Ligari igorritako mezu batean, salatu zutenez, Koalizioaren korronte batek, Anaia Musulmanek alegia, baztertze politika dute eta Qatarri egotzi diote «eskandaluzko hegemonia» bilatzea.
«Bi ardatz nagusien arteko indar-borroka dago. Ez dute oposizio osoa ordezkatzen, baina laguntza materiala eta militarra lortzeko ezinbestekoak dira: Qatar-Turkia ardatza, Anaia Musulmanak laguntzen duena, eta saudiarabiarren ardatza, AEBekin bat datorrena», adierazi du Ziad Majedek, Parisko Unibertsitate Amerikarreko Politika Zientzietako irakasleak. «Horrek eragina du oposizio politikoaren osaketan eta talde militar ezberdinen loturetan», gaineratu du.
Joan den astean, Istanbulen egindako bilera batean, Koalizioko kideek desadostasunak erakutsi zituzten «behin-behineko gobernua» ezartzeko orduan, Siria barruan kontrolatzen dituzten lurraldeak kudeatzeko.
Batuzk Ghassan Hitto, «lehen ministro» hautatua, Qatarren hautagaia zela salatu zuten. Beste batzuek, Koalizioa utzi zuten.
Majeden esanetan, «ardatz saudi-amerikarrak nahiago luke gobernu horren osaketa atzeratzea, eta Qatar-Turkiakoak, aldiz, bizkor jarri nahi du martxan eta Hitto aukeratzeko presioa egin du».
Eskualdeko potentzia bihurtzeko asmoz, Golkoko monarkia aberatsen eta Turkiaren arteko lehia, arlo militarrera ere pasatu da. Istanbuleko bileraren ondoren, Riadek «Siriako Armada Askea Hittoren hautaketa ez onartzera bultzatu zuen», azaldu du oposizioko kide batek. Darayan dauden borrokalariek diotenez, hiria galtzeko zorian zeuden arma gutxi zutelako, hiru hilabeteko setioa jasan ondoren. Baina Khatibek erregimenarekin elkarrizketa proposatu zuenean, «armak berehala iritsi ziren», bere ustez «gatazka areagotzeko eta eskaintza hori bertan behera geratzeko».
Arabiar aditu baten esanetan, Qatarrek bidalitako armak Turkiatik iristen zaizkie Anaia Musulmamen inguruko taldeei. Saudiarabiarrek -Jordaniatik-, berriz, nahiago dute Armadako iheslariek osatzen dituzten kontseiluak diruz eta armaz hornitu. Salafistei -Al Nosra frontea bezala-, berriz, Kuwait eta Arabiar Emirerri Batuetako erakundeek bidaltzen diete laguntza. Lehia komunikabideetan ere bada, batez ere Qatarreko Al-Jazeera eta saudiarren diruarekin ordaintzen den Al-Arabijaren artean, oposizioko talde ezberdinen bozgailua bihurtuz.
Irán denunció ayer el «peligroso precedente» establecido por la Liga Árabe al conceder el puesto correspondiente a Siria a la oposición siria y a su «goierno provisional», lo que Damasco denunció como «un robo cometido por el emirato de Qatar y otros regímenes árabes traidores». El ministro iraní de Asuntos Exteriores, Ali Akbar Salehi, afirmó que «tales errores solo contribuyen a aumentar los problemas», añadió. El ministro adjunto de Exteriores encargado de la relación con los países árabes, Hossein Amir-Abdollahian, añadió que «este gesto marca el fin del papel de la Liga Árabe en la región», y advirtió de que otros miembros de el organismo panárabe podría correr la misma suerte en el futuro. GARA