GARA > Idatzia > Euskal Herria

EHUk ez du bandera espainola jarriko bere eraikin publikoetan

GARA | LEIOA

Euskal Herriko Unibertsitateak ezetz erantzun dio Estatuko Gobernuak EAEn duen ordezkariak egindako errekerimenduari, hau da, bandera espainola zenbait zentro eta eraikin publikotan jartzeko eskaerari.

Carlos Urquijoren eskakizuna aurrera atera ahal izan balitz, Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoan, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitatean eta Meatzeen eta Herri Laneko Ingeniaritza unibertsitatean espainiar estatuko ikurra jarri beharko zukeen EHUren zuzendaritzak.

Ez da horrela izango, ordea, arlo hori arautzen duen 39/1981 Legearen arabera, ez delako derrigorrezkoa Espainiako bandera unibertsitateko eraikin guztietan jartzea. Hortaz, unibertsitate publikoak gutuna helarazi dio Carlos Urquijori, argi utziz ez duela beteko berak egindako errekerimendu hori.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo