GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ernesto Praten epaiketaren kontrako mozioa onartu dute Baztanen

GARA | ELIZONDO

Baztango Udalak Ernesto Praten epaiketaren kontrako mozioa onartu du Bildu, Baztango Ezkerra eta NaBairen babesarekin. UPNk aurka egin zuen.

Mozioan epaiketa politikoak behingoz gelditzea eskatzen da, «Euskal Herrian bizi den aldi berrian estatuek beren estrategia errepresiboa berehala desaktibatu behar dutelako, normalizazio politikoa lagunduko duten jarrerak eta estrategiak hartzea dagokielako». Epaiketaren kontra hilaren 7an egingo den elkarretaratzearekin bat egin du Baztango Udalak.

Bestalde, presoen alde 130 lagun bildu ziren atzo Bilboko Arriaga antzokiaren aurrean. Astelehenean ere mobilizazioak izan ziren Bermeon (20), Sopelan (17), Euban (7), Iurretan (32), Ataunen (17), Zaldibian (20), Altzan (11), Astigarragan (16) eta Altsasun (20).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo