GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Zentzugabekerian eta tabuan errotutako eta beldurrak ongarritutako politikaren goraldia

Koreako egoerak mehatxuen eta gehiegikeriaren erretolika disparatu du. Berriak bata bestearen atzetik datoz, eta atzokoan, Ipar Korea irismen ertaineko misilak mugitzen ari dela zioten bitartean, AEBek altitude handiko misil ezkutua Guam uhartean ezarri omen dute. Baina Korean gerra egongo den ala ez eztabaidatik harago, azpimarra- garria da nola ari diren ustiatzen interes talde eta lobby zehatz batzuk beldurraren tamaina eta mehatxuaren gertutasuna euren interesen defentsan, aurrekontu publikoen lehentasunak birplanteatu eta gobernuen politikak baldintzatzeko. Eta hauxe da hain zuzen, balizko bonbak ala misilak ez bezala, arriskua.

Horren adibide kezkagarri baten arrastoa Britainia Handian ikusi da. Hango lehen ministroak, David Cameronek, bere herritarrentzat Ipar Korea «mehatxu erreala» izan daitekeela aireratu du, jarraian gaineratzeko «gure disuasio nuklearra inoiz baino beharrezkoagoa» dela. Korearrak datozela! Denak bunkerretara! Eta gero, ahapeka, itsas-armadaren lobbyaren aurrean amore emanda, hegazkin-ontzi, urpeko-ontzi eta Trident misil nuklearrak berritzeko 23 mila milioi euro emateko. Argigarri eta arriskutsua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo