GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Kirola Surfa

Bizkaiko txapelketak bi asteburutan egingo dira

Asteburuan surf txapelketa jokatu ostean, bodyboardekoa hilak 13an egingo da.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Aurtengoan bi asteburutan banatu dute Bizkaiko Surf eta Bodyboard Txapelketa. 2013ko Bizkaiko tituluak jokatzeko aukeratutako lekua La Arena hondartza izan da; alegia, Bizkaiko mendebaldean Espainiarekin muga egiten duen Euskal Herriko azken hondartza.

Pasa berri den asteburuan surfa izan da protagonista nagusia. Kategoria desberdinekin batera, longboard modalitateko txapelketa ere egin da.

Lehiakideek eguraldi txarrari eta itsaski narrasari aurre egin behar izan diote, baina baldintzak edozein direla ere lehiatzeko prest daudela erakutsi dute surflari bizkaitarrek.

Datorren asteburuan, apirilaren 13an, bodyboardzaleen txanda izango da. Antza, iragarpen meteorologikoen arabera baldintza askoz hobeak izango dira, bai eguraldiari bai olatuei dagokienean.

Emaitzen berri izateko Euskal Herriko zein Bizkaiko surf federazioen web orrietara jo daiteke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo