GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

Avironek ez du asmatu bat gehiagorekin jokatzen eta zuloan da berriro

COLOMIERS 2

AVIRON 0

Jon LEUNDA

Avironek ez zuen asmatu bat gehiagorekin jokatzen, eta punturik gabe etxeratu zen. Okerragoa da, ordea, berriro ere jaitsierako postuetan dagoela ikustea, nahiz eta salbazioa bi puntura besterik ez duen.

Avironek ez zuen galtzerik merezi izan, baina golak egitea ikaragarri kostatzen zaio, eta hor egon zen zuloa. Etxekoak penalti baten bidez aurreratu ziren, baina jarraian bat gutxiagorekin geratu ziren. Avironek ordubetetik gora izan zuen bat gehiagorekin jokatzeko aukera, baina alferrik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo