HAMAIKA TELEBISTA
Nafarroaren egoera hizpide, «Esatea Libre» saioan
Gaur gauean, Nafarroari begira egongo da «Esatea Libre» saioa, Barcinaren kontrako zentsura mozioa dela-eta. Iruñeko manifestazioaz eta «Diario de Navarra»-k argitaratutako Uxue Barkosen ustezko irregulartasunez ere hitz egingo dute. Mahai-inguruan, ondoko solaskideak izango dira: Karmelo Landa (EHUko irakasle eta ezker abertzaleko kidea), Iñaki Zarraoa (EAJko kidea eta politikari ohia) eta beste hizlari bat. Naroa Iturrik aurkezten du saioa, 22.00etan, Hamaika Telebistan.