GARA > Idatzia > Kultura

HILBERRIA | Joxean Lizarribar

Enpresari eta euskaltzalea

Datak: Altzon, 1951ean jaio zen. Atzo zendu zen Donostian. > Ibilbidea: Kelsen lantegiko gerentea, 2003tik Berria Taldeko kontseiluko lehendakaria.

p047_f03.jpg

NAIZ.INFO | DONOSTIA  

Azken asteetan birus batek jota egon ostean zendu da Joxean Lizarribar enpresari eta euskaltzale gipuzkoarra. Otsailetik, «Egunkaria»-ren itxieraren hamargarren urteurrenaren ondotik, ospitalean izan da, eta bere osasun egoerak hainbat gorabehera izan ostean zendu zen atzo. Emaztea eta hiru seme-alaba zituen.

Berak zioen bezala, sortzailea baino «kultur kontsumitzaile ona» zen. Adunako Kelsen lantegiko gerentea eta komertzial burua zen, nahiz eta erretiroa hartzea buruan izan. Laneko ardurak zirela-eta, asko bidaiatzen zuen.

Euskalgintzarekin lotura estua izan zuen Lizarribarrek, batez ere Ez Dok Amairu taldearen bueltan. Dantzari izandakoa zen, Añorgako Argia dantza taldean.

Kulturzalea, egungo sortzaileekin ere bazuen harremana, horien artean, Harkaitz Cano eta Kirmen Uribe idazleekin eta Mikel Urdangarin kantariarekin.

«Euskaldunon Egunkaria»-ko akziodun izandakoa, 90eko hamarkada amaieran Administrazio Kontseiluko kide izatera pasa zen.

«Egunkaria»-ren itxierarekin eta ondoren «Berria»ren sorrerarekin, EKTko (orain Berria Taldeko) lehendakaria zen 2003tik.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo