GARA > Idatzia > Kultura

MUSIKA

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Bordeleko Auditorium berrian

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak (EOS) kontzertu bana eskainiko du ostegunean eta ostiralean Bordeleko Auditoriumean, Bordeaux Aquitaine orkestra nazionalaren denboraldiaren barruan, elkartruke berri bat eginez. Ireki berri den Bordeleko Auditoriumeko agertokian arituko den atzerriko lehen orkestra izango da EOS. Carlo Rizzi maisuaren zuzendaritzapean, euskal orkestrak Luis Fernando Perez pianista izango du lagun Bordelen, eta interprete honekin lankidetzan aritzen den lehen aldia izango da, EOSeko arduradunek Donostian atzo eskainitako prentsaurrekoan azaldu zutenez. Bordelen eskainiko duen egitarauak Guridi, Bizet eta Fallaren lanak biltzen ditu. Aurretik, egitarau bera astearte honetan Gasteizen eta asteazkenean Bilbon aurkeztuko da, bonu denboraldiko 11. programaren barruan. Kontzertu hauek ere Carlo Rizzi italiarrak zuzenduko ditu eta Luis Fernando Perez izango da bakarlari gonbidatua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo