ZINEMA
«To Say Goodbye» filma euskal aretoetara iritsiko da egun hauetan
Donostiako 60. Zinemaldian «To Say Goodbye» izenarekin aurkeztutako filma euskal aretoetara iritsi da. Pasa den otsailaren 8an Gernikan estreinatu ondoren, zinema areto ezberdinetan ikusi ahal izango da. Lakuako Gobernuaren Zineuskadi ekimenari esker euskaratua izan da, Ramon Agirre, Klara Badiola eta beste euskal bikoiztaile ezagun askorekin. Bertan 1937an Erresuma Batura ebakuatu zituzten ia 400 haurren istoria kontatzen du, animazioa eta artxiboko irudiak erabiltzen dituen teknika berritzaile bat erabiliaz. Apirilaren 15ean Donostiako Antzoki Zaharrean ikusi ahal izango da euskarazko bertsioa eta apirilaren 16an jatorrizko bertsioa proiektatuko dute gaztelaniazko azpitituluekin. Filma Bizkaira apirilaren 20 eta 21ean iritsiko da, Leioako herrira. Emanaldi hunkigarriak izango dira Leioakoak, bertan bizi baita filmaren protagonistetako baten familia.