GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Barcina: ez zen normala eta ez da onargarria

Nafarroako Gobernuko lehendakari Yolanda Barcinak dioenez, CANeko diru sarien auzian ez da ustelkeriarik izan. Dieta horiek «demokrazia osoan zehar» kobratzea normala eta nafar gizarte osoak onartua zela esan zuen atzo. Seguruenera, nafar gizartea ez dago txantxa askotarako, are gutxiago kontu horri dagokionez. Baliteke erakunde publikoen zenbait arduradunek horrelako diru sariak jasotzea ohikoa izatea, baina inondik inora ez da «normala», ez baita normala arduradun horiek beren soldataz gain herritarren dirutik bestelako saririk jasotzea. Ez da normala ez nafar gizarteak onartua ere, nafarrek ez baitzuten dieta horien berri, jasotzen zutenek praktika hori ezkutatu egiten zutelako eta, batez ere, onartezina baita. Barcinak dioen bezain normala balitz gauza jakina izango zatekeen «demokrazia osoan zehar».

Halaber, dietak jasotzea legezkoa dela esan zuen Barcina andereak. Baliteke; izan ere, badira hainbat kontu onartezin legezkoak direnak. Hala ere, ikergai dagoena ez dira diru sari horiek jasotzea legezkoa den ala ez, baizik eta dietak jasotzearen truke zer egiten zuten.

Nafarroako Gobernuko lehendakariak berak eta Iruñeko alkate Enrique Mayak beren karguetan jarraitzea zuritzeko atzo egindako ahaleginak nabarmenago utzi zuen. Barcinaren dimisioa gaurgero nafar gehienen aldarria da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo