GARA > Idatzia > Euskal Herria

BBVAko zenbait ordezkari sindikalek «justizia» eskatu dute «Cabacas auzian»

p013_f02.jpg

GARA | BILBO

BBVAko ELA, LAB eta CGT-ko ordezkari sindikalek, «Iñigo Gogoan» plataformako kideekin batera, mobilizazioa egin zuten atzo Bilbon «Cabacas auzian» justizia egin dadin. Orain urtebete inguru bizia galdu zuen basauriarrak banku horretan egiten zuen lan, eta lankide ohiek omenaldia egin nahi izan zioten. 50 lagun batu ziren atzo Plaza Biribilean.

Sindikatuek publiko egindako testuan, hilketaren errudunik ez dela atzeman gogorarazten da, arduradun politiko eta polizialek «ezer gertatu ez balitz bezala jokatzen jarraitzen duten bitartean». «Oraingoz -nabarmentzen du idatziak- epaituak izan diren bakarrak Cabacasen lagunak dira, kongresuko saio batean heriotza argitu dadila eskatzeagatik».

Halaber, bestelako polizia eredua eskatu zuten, herriaren zerbitzura egongo dena. Bide horretan, gaur «Polizia ereduari Xake!» jardunaldiak izango dira Hika Ateneon, 19:00etan. Larunbatean kasua argitzeko eskatzeko manifestaldia egingo da Jesusen Bihotzetik, 18:00etan hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo