GARA > Idatzia > Euskal Herria

SENPERE

Naia Lacroix hilaren 20an askatuko dute, fiskalak helegitea aurkeztu ezean

 

Kazeta.info webguneak informatu zuenez, apirilaren 2an epaitua izan zen Naia Lacroix senpertarraren gaineko deliberoa atzo eman zuen ezagutzera jujeak. Hiru urteko kartzela zigorra ematea deliberatu zuen epaileak. Prokuradoreak helegiterik aurkezten ez badu, Lacroix apirilaren 20an aske gelditzen ahal da. Euskal Herria Ez da Salgai dinamikaren baitan bigarren etxebizitza baten eraso saiakeragatik izan da kondenatua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo