Sinadurak Gobernuari, Maxurrenea leitzarrei itzultzeko
GARA | LEITZA
Gaur egun Guardia Zibilaren kaserna den Maxurrenea Leitzari bueltatzeko eskatzeko, sinadurak aurkeztuko dizkiote Nafarroako Gobernuari. Aurreko hilabetean Maxurrenea Herrintzat ekimenak Udalean beste eragile batzuekin aurkeztutako mozioa lehen urratsa izan zen, eta orain biztanleei aukera eman nahi diete Gobernuari hamar urtetan -honek eraikina Gobernu espainolari errendatzea erabaki zuenetik- aldatu ez den eskaera berbera helarazteko. Sinadurak biltzeari ekin zioten astelehenean, honako puntuak dituen dokumentuarekin: Maxurrenea eraikinaren erabilera herritarren beharrei erantzuteko bideratzea; etxea Udalari baldintzarik gabe ematea; eta Gobernu espainolaren errentamendu kontratua bertan behera geratzea.