GARA > Idatzia > Kultura

IKERKUNTZA

Jakiundeko kideak 59 dira jada, hiru jakitun berri izendatu ostean

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren euskal akademiak, hiru kide berri izendatu zituen atzo Bergarako Olaso Dorreko egoitzan. Jose Luis Larrea Ekonomia eta Enpresan lizentziatua (Ibermatica telekomunikazio enpresako zuzendaria), Miguel Zugaza Geografian eta Historian lizentziatua (Madrilgo Museo del Pradoko zuzendaria) eta Victor Gomez Filosofian doktorea (Bartzelonako unibertsitateko katedraduna) dira akademiako kide berriak. Guztira 59 dira orain, bakoitza bere jardueran aditua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo