GARA > Idatzia > Euskal Herria

Suteak kaltetuei laguntzeko jaialdia egingo dute maiatzaren 1ean Bermeon

Bizkaiko motorzaleek, herriko rock talde eta tabernarien laguntzarekin, apirilaren 11ko sutean kaltetuak gertatu ziren auzokideei laguntzeko jaialdia antolatu dute maiatzaren 1erako, Bermeoko Alde Zaharreko zenbait kaletan egun osoan zehar egingo dena.

p016_f01.jpg

GARA |

Joan den apirilaren 11n, itzelezko suteak Bermeoko bihotzeko, Alde Zaharreko, zenbait eraikin hondatu eta beste batzuk larriki kaltetu zituen. Albisteak gogor jo zuen itsasaldeko herrian, auzokideak gogor astinduz. Malkoak, aurpegi goibel eta tristeak nagusitu ziren orduan, baina baita, horrelakoetan gertatzen den bezala, gizakien alde onena, elkartasuna, alegia.

Sute horretan kaltetuak gertatu zirenei laguntzeko, datorren maiatzaren 1erako jaialdia antolatu dute Bizkaiko motorzaleek, Bermeoko rock talde eta tabernarien laguntzarekin. Helburua kaltetuentzat ahalik eta diru gehien batzea izango da.

Jaialdian parte hartuko duten talde eta tabernariek, Izaro Bikers eta Aingeru Astui Kultura zinegotziarekin batera, prentsaurrekoa eman zuten atzo Bermeoko Kultur Etxean, proiektuaren nondik norakoen eta xehetasunen berri emateko. Azaldu zutenez, ospakizuna goizeko hamarretan hasi eta arratsaldeko zortzietan amaituko da. Gune nagusia Goiko Plaza izango da; bertan izango da elkartasun txosna. Ez da gune bakarra izango, Aurrekoetxea eta Erremedio kaleetan ere mugimendua izango da aldi berean.

Rocka eta motorrak

Horrela, Bermeoko Alde Zaharrean motorren kontzentrazioa egingo dute eta herriko 14 rock taldek puntu ezberdinetan joko dute. Horretaz gain, Bizkaiko motorzaleek atuna banatuko dute Alde Zaharreko tabernetan, horiek atun pintxoak presta ditzaten, ondoren euro baten truke saltzeko. Itsulapikoak ere izango dira dirua batzeko. Kalean, ordea, ez da dirurik eskatuko.

Rock taldeei dagokienez, Goiko Plazako agertokian Sealed Room, Inguma, Snatzen, Norez eta Unholy Covers-en saioak izango dira. Rockaz gain, Txo Sevillak ere emanaldia eskainiko du.

Aipatu bezala, inguruko kaleetan ere kontzertuak izango dira. Aurrekoetxea kalean, Zona 0, Ost, Set eta Cactus taldeak arituko dira eta Erremedio kalean Gatom, Controladores aereos, Ramonetarrak eta Magnetico grupo.

Ekimenaren antolatzaileek jaialdian «giro ezin hobea» izango dela nabarmendu zuten, horretaz gozatzeaz gain, ezbeharrak kaltetutakoei lagundu nahi dieten guztiei bertaratzeko gonbita eginez.

Apoyo solidario de Caixabank y Halcourier

Además de este festival solidario, los afectados por el incendio de Bermeo también recibirán ayudas desde otros ámbitos. Caixabank y Halcourier anunciaban diversas iniciativas con las que recaudar fondos para ayudar a los vecinos del pueblo marinero.

Halcourier, empresa de transporte urgente, anunciaba que entregará más de 200 kilogramos de alimentos, ropa, pañales y otros productos solidarios a las víctimas de la tragedia.

La entidad bancaria, por su parte, abrió una cuenta corriente para recaudar fondos de ayuda. Cualquier persona puede seguir realizando donativos en la cuenta 2100-2422-83-0100273927, a nombre de Bermeoko Kaltetuak. Caixabank asegura que el dinero recaudado será supervisado por el área de asistencia social del Ayuntamiento de Bermeo, que establecerá las prioridades de gasto.

Esta entidad ha activado, además, un protocolo mediante el que los clientes afectados por el incendio podrán incorporar a su crédito hipotecario un período de carencia «que permitirá reducir, temporalmente, el pago de la cuota». También aseguran «facilitar los trámites de gestión de las pólizas de seguros». GARA

Diru bilketa

Tabernetan Bizkaiko motorzaleek emandako atunarekin egindako pintxoak salduko dira. Itsulapikoak ere jarriko dituzte jendeak diru ekarpenak egiteko. Kontzertua emango duten taldeek ere dirua batuko dute gitarra zorroetan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo