eh bildu
Nafarroako egoeraz mintzo den antzezlan satirikoa
«Kaka burutik behera! - ¡Con la que está cayendo!» antzezlan satirikoa prestatu du EH Bilduk eta herriz herri ibiliko da datozen egunetan. Ainhoa Juaniz, Javier Esteban eta Isabel Azpirotz etxe-kaleratzeez, hezkuntzaz, kulturaz, osasunaz eta langabeziaz barre egiten «saiatuko dira». Gaur Altsasuko kultur etxean izango dira, 19.00etan; maiatzean, Atarrabian (2an), Iruñean (9), Uharten (10), Berriozarren (11), Tafallan (15), Burlatan (16), Irurtzunen (17), Lizarran (22), Tuteran (23), Txantrean (24) eta Zizurren (31).