Joxemari Beristain Puerto III kartzelatik
Zaballako lapurrak!
Lerrotxo xume hauen bitartez besarkadarik beroenak eta eskerrak ematera natorkizue, lehenik senide ororen partetik, ama maitea buru delarik.
Aita zendu eta 14 egun kostatu zitzaidan Itziarrera ailegatzea. Bai, jauna. Cadizeko puntatik Euskal Herrirainoko bidaia ordubete bakarreko baimenarekin. Ordubete bikaina, halere. Hunkigarria oso. Askoz gehiago merezia zuen aitak.
Espetxera itzultzerakoan, ertzainen baimena tarteko, senideek maitasun guztiarekin emandako bi gazta erdirekin nentorren Carmen izeneko kartzelera ziztrinarekin topatu nintzen arte. Gehiago ez nituen ikusi... hurrengo egunean kartze- lera berari gertatutakoaz galdetzean, bere aurpegi lodi edo mutur guztiarekin -bietatik soberan duela esango nuke- honakoa bota zidan: «Respecto a los quesos, el responsable me comentó que si quería los podía tirar a la basura y si no que te los pasara, pero me han parecido demasiado buenos y he decidido llevarlos a casa, así que los comeré yo». Nolaaa? Presoei lapurretan aritzen zara? Lotsaren arrastorik ez zuela eta epailearen aurrean salatuko nuela esatean, axolarik ez zitzaiola esanez ospa egin zuen. Non ote dauka duintasuna andere gaizkile horrek?
Españolito ustezko jauntxo menperatzaile hauen geneetan badirudi ustelkeria erabat itsatsia daramatela.
Euskal Herrirako bidaia luzea izan bazen, bueltakoa ez zen labur geratu. Dueso, Villabona, Leon, Salamanca eta Badajozen egin bainuen lo. Gastronomia ezberdinak ezagutzeko aukera, gaztarik gabe, noski.
Amaitzeko, agur beroak guztiei. Aurrera beti!!!