GARA > Idatzia > Euskal Herria

Eguraldia lagun, giro ezin hobean ospatu dute aurtengo Gazta Eguna Idiazabalen

p014_f01.jpg

GARA |

Euskal Herria bisitatu zuen eguzkiaren ezinbesteko laguntzarekin, Gazta Egunaren edizio berri bat ospatu zen atzo Idiazabalen. Gerturatukoek Idiazabal jatorri deiturako 24 gazta mota probatu ahal izan zituzten. Horiez gain, Irati eta Cabrales jatorri deituretako gaztak dastatzeko aukera ere izan zuten, horiek izan baitziren aurtengo gonbidatu bereziak.

Gazta mokaduak probatzeaz gain, beste zenbait ekimen ere burutu zituzten Idiazabalen, esaterako, gaztak nola egiten diren erakutsi zuten. Gaztak egiteko bi teknika ezberdin erakutsi zituzten gainera. Hala, Jesus Aranburu artzainak era zaharrean egin zuen bere gazta, eta, Ander Barandiaranek, aldiz, teknika modernoak erabili zituen.

Era berean, gaztak nola ketzen diren erakusteko, txabola bat ere eraiki zuten. Bertan, Idiazabal gazten egile batek bere dohainak erakutsi zizkien bisitariei. Horrez gain, gatzatuak nola egin ere erakutsi zuten, eta hainbat dastatze ere izan ziren. Azkenik, hainbat erakusketa ere izan ziren, euskal arrazako txakurrena edo artzain txakurrena kasu. Gaztaz gain, beste hainbat produktu dastatu eta erosteko aukera ere izan zen, eztia, txokolatea, ogia, txakolina, sagardoa eta ardoa adibidez.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo