GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Buruz Buruko txapelketa

Lehiakortasunaren peskizan

Xalak txapelketetatik kanpo utzi duten lesioak ahaztu nahi ditu; Urrutikoetxeak, entrenatu bezala jokatu.

p043_f01_148x116.jpg

Jon ORMAZABAL

Lehiakortasuna. Horixe izango da gaur arratsaldean Arrigorriagan elkarren aurka jokatuko duten Xalak eta Urrutikoetxeak ezeren gainetik erakutsi beharko dutena, final-laurdenetan horretaz ondo hornituta dagoen Mikel Idoateren aurka jokatu nahi badute behintzat. Ezberdinak izanda, buruz burukorako dohain bikainak dituzten bi pilotari arituko dira gaur arratsaldean, baina biei ere, momentu erabakigarrietan beharrezkoa den kuraia hori falta izan zaie maiz.

Apendizitisak jota, 2011. urteko Buruz Buruko finaletik at utzi nahi izan zutenean atera zituen bere barruko harrak Lekuinekoak eta, amorrazio horrekin, Aimar Olaizola garaitu zuen lapurtarrak, final gogoangarri hartan. Hortik aurrera, ordea, ez dugu Xala eraginkor horren berri handirik izan.

Horren gustuko duen Binakako Txapelketan, iaz lortu zuen finala berriz ere jokatzea, baina buruz buruko lehiatan bere mailatik behera egon da Xala, normalean arazo fisikoek eraginda. Hala, iazko Lau eta Erdikoan final-laurdenetako ligaxkan sartu zen Xala eta jokatutako hiru partidak galdu zituen. Askoz okerragoa izan zen Buruz Burukoa, azken orduko bizkarreko arazo batzuen erruz ezin izan baitzuen bere gerriko gorria defendatu eta Martinez de Irujoren aurka jokatzekoa zen partida bertan behera utzi behar izan zuen.

Normalean, Binakakoa terapia moduko bat izan ohi da lapurtarrarentzat. Aurtengoak ere hala zirudien, Abel Barriolarekin oso txapelketa hasiera ona izan zuelako, baina bosgarren jardunaldian, bere mailarik onena berreskuratzen ari zenean, zuntz- haustura batek dena izorratu zuen eta ez zuten lehen fasea gainditzerik izan.

Horrek Buruz Buruko hau denboraz prestatzeko aukera eman dio Xalari aspaldiko partez eta, osasunez behintzat, ondo iritsiko omen da. «Ondo nagoela uste dut, nahikoa entrenatu naiz, azken entrenamendua ez nuen erabat gustura amaitu, baina hau oso gogorra da. Eskuak ondo ditut eta gorputza ere bai. Oso arerio gogorra dut eta gerra pixka bat eman beharko zaio», azaldu zuen osteguneko material aukeraketan.

«Lesioaren ostean kosta egiten da berriz ere erritmoa hartzea, baina binaka jokatutako azken partidetan nahikoa eroso sentitu naiz. Beste txapelketa oso gogor bat hastera goaz eta oso arerio zaila egokitu zait, asko jokatzen duen mutil baten aurka. Urrutikoetxea manomanista petoa da, bi eskuekin asko ematen dio, ondo defendatzen du eta ziur jendea ere bere alde izango duela», gaineratu zuen.

Txuriz jantzita

Arrazoirik ez zaio falta Xalari, eta Zaratamokoarekin entrenatu direnek, Mikel Idoatek esaterako, sekulako joko boladan dagoela ohartarazi dute. Mikel Urrutikoetxeak berak ere ohartarazi zuen ostegunean berak ere oso gustura amaitu duela orain arte egindako entrenamendu ugarietan, baina inork baino hobeto daki «zuriz jantzita irteten zarenean beste mundu bat dela», eta horregatik nerbioak kontrolatzeari aparteko garrantzia eman zion.

Ildo horretan, ikusi egin beharko da etxetik bi kilometrora, zaleak aldamenean dituela, jokatzeak mesede edo kalte egingo dion. Gainera, gaurkoak bere bigarren partida behar zuen, baina iragan larunbatean, Iruñera joateko takoak prestatzen ari zela ohartarazi zioten Gonzalezek ez zuela jokatuko eta zuzenean lortu zuela Xalaren aurka jokatzeko aukera.

Hortaz, bientzako izango da gaurkoa pilotariek hainbesteko beldurra dioten debutaren eguna eta, alde horretatik, ez du inork abantailarik izango. Materialarekin arazorik gabe, pilotalekuak ere ez omen du aitzakiarik. Astean zehar, birritan egon da Xala bertan -entrenatzen eta pilotak hautatzen- eta «pilotaleku noble eta polita» da Arrigorriagakoa, lapurtarraren iritziz.

Cecilio renueva por dos temporadas

Apenas una semana después de conseguir calarse la txapela del Parejas de Promoción por segundo año consecutivo, Cecilio Valgañón cerró ayer su renovación con Aspe para los dos próximos años, es decir, hasta mayo de 2015.

En declaraciones recogidas por la web de su empresa, el zaguero de Ezcaray se mostró muy contento con el acuerdo alcanzado con la promotora de los Vidarte. «Con la que está cayendo, lograr un acuerdo para dos años más es para estar contento», señaló el zaguero riojano a www.aspepelota.com.

Tras haberse mostrado como uno de los zagueros más competitivos de Segunda, los objetivos del deportista riojano pasan por ir haciéndose, poco a poco, un sitio entre los pelotaris de Primera y en los estelares. «Mis objetivos pasan por hacerme un hueco entre los mejores. Tengo que seguir mejorando y estar estar al 100% si se presenta una oportunidad en un buen partido o jugar con los primeras», señaló. De momento, esta noche acompañará a Titín III en Santo Domingo de la Calzada ante Aritz Lasa y Merino II. J.O.

LAbrit

Eguneko bigarren partida Iruñeko Labriten jokatuko da. Abel Barriola faborito gisa irtengo da sekula irabazi ez dion Julen Retegiren aurka.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo