Bizkaiko metaleko hitzarmenaren alde, protestak indartuko ditu LABek
Hitzarmen kolektiboaren inguruko negoziazioa blokeo egoeran trabatuta dagoela-eta, mobilizazioak indartuko dituela erabaki zuen atzo LAB sindikatuak metalgiltza sektoreko batzarrean, «enpresariak adostera behartu» nahian. Proposamena gainerako sindikatuei luzatu diete eta erantzunaren zain daude orain. Negoziazio mahaiak ez duela gehiago ematen uste du LABek, baina herrialdeko hitzarmena blindatzearen aldeko apustuari eusten dio.
Iraia OIARZABAL | IGORRE
Bizkaiko metalgintza sektoreko 80 bat enpresatako LABeko ordezkariek batzarra egin zuten atzo Igorren, hitzarmenaren negoziazioak egindako bidea eta egungo egoera aztertzeko. Ondorio argia atera zuten; blokeoan trabatuta dago negoziazio mahaia, eta gehiagorako ez duela ematen uste du sindikatuak. Adibide gisa, azkeneko bilerak hamar minutu eskas iraun zuela ohartarazi zuen sindikatuko ordezkari batek. Hortaz, blokeo egoera gainditzeko gelditzen den bide bakarra kalera irtetea dela erabaki zuten.
LABen esanetan, Bizkaiko metalgintzako patronalak (FVEM) «ez du inongo borondaterik» akordio batera iristeko eta, ildo horretan, lan erreformaren alde apustu egiten duela berretsi du orain arteko bileretan. Sindikatuak, aldiz, herrialdeko hitzarmena blindatzea aldarrikatzen du, baina epea amaitzen ari zaio.
Izan ere, lan erreformak ultraaktibitatea mugatzen duela-eta, uztailaren 7rako akordio bat itxi ezean, herrialdeko hitzarmenak balioa galduko du. Hortik aurrera, enpresa edota Estatu mailako hitzarmenak arautuko du sektorea. Horrek, urtetan zehar garatutako lan baldintzak galbidera eramango dituela uste du LABek, eta horregatik, «enpresariak adostera behartu beharra» dagoela nabarmendu zuen.
Hurrengo protestak
Gauzak horrela, mobilizazioen bideari ekiteko deia egin die LABek sektoreko gainerako sindikatuei, baina oraindik ez du erantzunik jaso. Ildo horretan, Gipuzkoako metal sektoreak hartutako bidea jarri zuen adibide gisa, hilaren 24an greba egingo baitu CCOO, UGT eta ELArekin batera.
Bizkaiko egoerari buruz, hasiera batean, adostasunik eta atxikimendurik ez dela izan aitortu zuten LABeko ordezkariek, baina baikor agertu ziren eta ekainerako erantzun baikorra jasotzea espero dute. Orain arte izan dituzten kontaktuetan CCOO eta UGT sindikatuen aldetik jarrera positiboa sumatu dutela azaldu zuten eta horiek ere herrialdeko hitzarmenaren alde egiten dutela nabarmendu zuten. ELAk, aldiz, oraingoz jarrera urrunagoa erakutsi duela aitortu zuten.
Dena dela, LABek erabakia hartua duela adierazi zuten eta gainerakoen babesarekin edo gabe, pauso berriak emango dituztela eta mobilizazioak indartuko dituztela berretsi zuten batzarraren ostean egindako kontzentrazioan.
Oraingoz ez dute protestak zer nolakoak izango diren zehaztu, baina ez dute greba deitzea baztertzen. Hasteko, bi protesta deitu dituzte. Bata hilaren 22an Bilboko Euskalduna jauregian, Confesbaskek bertan ospatuko duen bileraren kariaz. Hurrengoa maiatzaren 24an egingo dute, Gipuzkoan sektoreak greba deitu duen egun berean, Bizkaiko metaleko lantegietan protestak antolatuko dituzte.
Corrugados Azpeitiako langile batzordeak jakinarazi zuenez, Gallardo taldeak zerbitzariko datu guztiak Jerezera eraman nahi ditu. Langileek neurri hau salatu zuten eta negoziazioaren balio eza nabarmendu zuten.
Gasteizko Gerdau enpresan lanuzteak egingo dituzte hurrengo astearte eta ostegunean, zuzendaritzak, lan erreforma baliatuz, errelebo-kontratuak berritu nahi ez dituela salatzeko.
Los sindicatos LAB y ELA se manifestaron ayer en Donostia en el marco de las protestas que ambas centrales llevan a cabo en defensa del convenio sectorial. ELA inició el pasado lunes una huelga indefinida y LAB, por su parte, llevó ayer a cabo el primero de los paros convocados para este mes. Los dos sindicatos afirmaron que seguirán con las movilizaciones hasta que todas las empresas del sector firmen la propuesta de la Diputación foral para garantizar una mejora en sus condiciones laborales.
El portavoz de ELA, Iñigo Zubeldia, advirtió además de que la huelga será «eterna» si no se firman todos los convenios y pidió la «disolución» de la patronal si la próxima semana el 51% de los centros no ha alcanzado un acuerdo. En esta línea, recordó que un total de 30 residencias ya han firmado la propuesta del ente foral. Zubeldia calificó la huelga de «éxito rotundo», ya que de las 25 residencias más importantes que carecen de preacuerdo, 14 están en huelga.
Por su parte, Ana Sarriegi, de LAB, incidió en la necesidad de dar a conocer el conflicto de las residencias, para lo que presentarán mociones en diferentes ayuntamientos del territorio. Enumeró en 2.700 los trabajadores que ayer se sumaron a la huelga y abogó por seguir con las movilizaciones. GARA