GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

CANeko dieten auziko protagonisten jarduna ez da etikoa, eta legala den ikusteko dago

Aurrera segitzen du CANeko dieten auziak Iruñeko epaitegi batean. Eta poztekoa da auzi triste horretako protagonistek, epailearen aurrean behinik behin, kontuak ematea. Atzo, beste langa bat erantsi zioten eskandalu horren erantzuleen inguruan ixten ari den hesiari, Enrique Goñi Nafarroako Kutxako zuzendari ohiak inputatu gisa deklaratu baitzuen, Nafarroako Kutxako Batzorde Iraunkorreko kideek jasotako dietak baimentzea leporatuta.

Auziaren inguruko lehenbiziko salaketak egin zituztenean, ez zuen ematen horiek bide luzea izango zutenik edo, hobeto esan, garrantzia oro kentzen saiatu ziren nafar instituzioetako arduradunak. Hala ere, herri ekimenari esker, irregulartasunik bat ere ez omen zegoen kasua uste baino eskandalagarriagoa zela agertuz joan zen. Eta epaitegira iritsi zen. Salatutako gehienak egia direla argi geratu da, gero eta argiago, eta inputatuen -eta, oraindik behinik behin, inputaturik ez dagoenetako baten- aitzakia atzo Goñik errepikatu zuena da: CANen «dena ondo legala» zela. Etikoa ere ba al den galdetu zioten, eta erantzuna saihestu nahirik, erantzun esanguratsua eman zuen: «Legala, lege esparruaz ari gara». Hori, ordea, epaileak esan beharko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo