GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

berria | Gurutze Izagirre 2013/5/31

Beste pauso bat

Grebaren oihartzuna gorabeheratsua izan da. Lanuzteek indar erlatiboa izan dute; baina mobilizazioek, handia. (...) Botere ekonomikoak ez, baizik eta langileek osatzen duela herria, eta haien hitza kontuan hartzeko eskatu dute.

Gero eta gehiago dira eredu honekin desadostasuna agertzen dutenak; aldaketa sakon bat eskatzen dutenak. Agerikoa da egungo ereduak porrot egin duela eta bestelako batera jo behar dela. Aldaketa hori ez da, ordea, bere kasa, gizartearen mugimendurik gabe lortuko.

Izan daiteke artalde, eta eramaten utzi. Edo izan daiteke gizarte bizi. Urteetan milaka lagunen lanari esker lortutako eskubide sozial ugari urardotuko ditu botere ekonomikoaren menpe dagoen klase politikoak, erantzunik ezean. Atzokoa beste pauso bat da erantzunaren bidean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo