GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sokatira

Goiherri taldeak eragozpenik gabe lortu du denboraldiko lehen titulua

J.L.

Ez zen inongo ezusterik izan Mutrikun jokatu zen 680 kiloko hirugarren jardunaldian, eta Erandioko Goiherri taldeak irabazi zuen, bai ekinaldia, baita txapela ere.

Ezustea bigarren posturako izan zen. Gaztedik ia lortuta zeukala ematen zuen, baina gorritxoek oso saio txarra egin zuten, neurketa bakarra irabaziz, eta Mutrikuk, aldiz, oso ona. Hala, azkenean gipuzkoarrek puntu erdi bategatik lortu zuten bigarren postua, eta hirugarrengoarekin konformatu behar izan zuen Gaztedik.

Goiherri B taldeak, berriz, hirugarren amaitu zuen jardunaldia, baina sailkapen nagusian laugarren postuan geratu zen. Jokatu diren hiru saioetan bezalaxe, Gaztedi B taldeak azkena amaitu zuen saioa, baita sailkapen nagusian ere.

Igandean Martiartun abiatuko da 640 kiloko txapelketa. 680koan parte hartu duten talde guztiak arituko dira, baita Getxo ere; beraz, oraingoan sei talde arituko dira nor baino nor.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo