GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Euskal Herriaren eta munduaren historiaren lagin zaharra, erakutsi beharreko aurkikuntza

Ibaizabal Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteak egiten ari diren «Euskara Jendea» dokumental sortak bazuen lan jakingarria izateko osagairik, euskararen eta euskaldunen komunitatearen historia aztertzen baitute. Edonorentzat jakingarria, baina are gehiago euskaldunentzat, jakina. Dokumentalak filmatzen ari zirela aurkitu zuten hilarri batek, gainera, horien balioa emendatu egin du. Mocconio Veroren hilarriko inskripzioaren arabera, Erromatar Inperioaren garai hartan baskoien eta barduliarren 24 hiriren errolda egin zuten. Aurkikuntza ez da nolanahikoa, bere balio historiko eta arkeologikoa dela eta. «Euskara Jendea»-ko kideek diotenez, hilarriak erakusten du euskaldunak erromatarren menpe izan zirela. Hartara, mende haietan bakartuta izan zirelako mitoa baliogabetu du, baina, aldi berean, euskarak gaur arte irauteko izan dituen oztopoak ez direla atzo goizekoak erakutsi.

Aurkikuntza edonorentzat jakingarria, batik bat euskaldunentzat; horregatik, Oiasso Erromatar Museoak hilarria Louvretik Euskal Herrira ekartzeko egindako eskaria guztiz zentzuzkoa da, Euskal Herriaren eta munduaren historiaren lagin bat jendartera hedatzeko. Euskal Herritik, hain zuzen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo