GARA > Idatzia > Kultura

Gasteiz Big Band orkestrak Wellington dukeari eskaini dio disko berria

p049_f02.jpg

GARA | GASTEIZ

Gasteiz Big Bandek, Jimmy Bidaurretaren gidaritzapean, laugarren diskoa kaleratu du. Dantza Baltza bildumaren parte den lau piezez osatutako grabazioa da orkestra garaikide eta berritzaile honek atzo aurkeztu zuen «W'Ellington» diskoa. Hala, nahastutako doinu moderno eta klasikoak eskaintzen dizkigu banda gasteiztarrak: jazz, pop eta musika herrikoia, zein hip-hop, funk eta musika latinoa.

Diskoko lehen pieza Steve Wonderrek Duke Ellingtoni eskaini zion «Sir Duke» kantua da. Aurten Wellington dukeak gidatutako armadak Napoleonen tropak Gasteizko batailan garaitu zitueneko bigarren mendeurrena betetzen denez, aitzakia historikoa hartu dute diskoari izena emateko.

Gainerako abestiak, arabarrek hain kuttuna duten San Prudentzioko erretreta, Coldplayren «Clocks» kanta eta Bobby Timmons pianistaren «Moanin» dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo