GARA > Idatzia > Kultura

Musikaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, kontzertuak izango dira Donostiako Loiola kalean

GARA | DONOSTIA

Los Coronas, Airbag, Napoka Iria eta Codigo Bushido taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ekainaren 22an Donostiako Loiola kalean, Musikaren Eguna dela-eta.

Fnac dendak, San Miguel Donostiklubak eta Kultur Kultur erakundeak hirugarren urtez jarraian antolatu dute ekimen hau Loiola kalean, Arrasate kalarekin duen bidegurutzean.

Horrela, antolatzaileek jakinarazi dutenez, Kutxa Kultur Zirkuituan parte hartu duten Napoka Iria eta Codigo Bushido taldeek eta Airbag eta Los Coronas bandek joko dute aurten.

Musikaren garrantzia nabarmentzeko asmoz, 2011ko ekainaren 18an antolatu zuten aurreneko aldiz Donostiako jaialdi hau. Rock Privado, Madeleine, Siete C eta El Columpio Asesino taldeek zuzeneko emanaldiak eskaini zituzten orduan.

Iazko jaialdian, aldiz, Lolas Club, Polaroid, Guadalupe Plata eta Bigott taldeek parte hartu zuten. 2.000 pertsona baino gehiago gerturatu ziren kontzertuotara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo