GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Pala Nazioarteko Irekia

«Metamorfosia», Mikel Ayerberen arabera

Zarauztarrak azken hiru partidak aurrelari gisa jokatu ditu, Imanol, Gaubeka eta Fustori irabaziz gainera.

p044_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Enpresari Skufca eta bere postuak aldatzeko ideiarekin joan zitzaionean, momentuko beroalditzat hartu zuten. «Mikel lasai har ezak, bolada txar bat pasatzen ari haiz eta pasako da». Argentinarrekin jarraian galdutako hirugarren partidaren ostean aldagelan izandako elkarrizketa izan zen hura, baina hurrengo egunean ere partida zutenez, etxean ondo pentsatu eta horren arabera jarduteko askatasuna eman zioten zarauztarrari. Ayerbek eta Skufcak oso garbi zuten, gipuzkoarrak hartu zuen hortik aurrera koadro bizien ardura eta «esperimentua» primeran irten zen, ordura arte liderrak ziren Garcia-Imanoli irabazi zieten lehenengo eta gero aurreko koadroetan izarrik handienak diren Gaubeka -Larrinaga atzelari zuela- eta Fusto -Garmarekin- garaitu zituzten.

«Lehen hiru partidak galtzeaz gain, oso itxura txarra eman genuen. Fustok-eta esana zuten Emiliano ibilia zela aurrean eta moldatuko zela, baina aurretik ez zuen pilota altxatzen, ez zuen batere minik egiten eta ni ere lehen partida horietan oso gorputzaldi txarrarekin eta aspaldiko mailarik eskasena ematen ikusten nuen neure burua, motibaziorik gabe...», azaldu zigun Ayerbek aldaketaren zergatiaz galdetuta.

Txapelketan aurrera egiteko aukera handirik gabe, zerbait egin behar zutela pentsatu, eta postuak aldatzearena otu zitzaion. «Banekien berak atzetik ondo jokatuko zuela, afizionatuetan oilarretako bat da, maila oso-oso ona du, gainera ezkerra da, sakez mina egiten du... eta ni aurretik entrenamenduetan-eta ibilita nengoen aurrean. Buruz burukoan ere ondo moldatzen naiz aurrean eta aldatzea proposatu nuen. Berak, atzelaria izanda, baiezkoa eman zuen, nik arazorik ez banuen, eta horrela suertatu zen dena».

Aukeran, berandu

Emaitzak ikusita, argi dago hasiera batean erokeria bat zirudiena ez dela batere txarra izan, eta aukeran, erabakia lehenago hartu ez izanaren damua da Ayerbek duen bakarra. Oraingoz, datorren urtean Skufca berriz gonbidatzen badute, enpresari adierazi diogu elkarrekin jokatzen jarraitu nahi dugula.

«Nire ustez, argi geratu da mutil honek, dituen dohainekin, atzean jokatu behar duela. Nire aldetik esperientzia berri bat izan da eta oso gustura nago. Fisikoki estu samar ikusi dut neure burua batzuetan, mugimenduak azkarragoak dira, erritmoa ere bai... baina beste alderdi guztietan oso ondo moldatu naiz; defentsan ondo eta tantoa bukatu behar zenean ere primeran moldatu naiz».

Gainera, aurrean jokatzea gustatu egin zaio. «Jokoan gehiago sartzen zara, politagoa da tantoaren saltsan aritzea. Atzelariak joko serioa egin behar duela ematen du, tantoari eutsi, huts gutxi egin... eta aurrelariak pilota onak berak hartzen ditu eta bi-hirutik pilotari emateak gustua ematen du».

Eta etorkizunari buruz zer?. «Enpresari esan diot, dituen beharren arabera, ni prest nagoela aurrean jokatzeko. Profesionaletan hamar urte ibili eta gero, halako batean aurrera pasatzea motibazio estra bat bezalakoa da. Asko ere ez gaude eta esan nien udako txapelketetan zerbait desberdina egin nahi badute, ni prest nagoela».

Primerako aurrelari bat galdu ote dugun da orain airean geratzen den zalantza. «Ba oraintxe ez dakit zer esan, baina ez dut uste atzean eman dudan maila ematera iritsiko nintzenik. Ni atzean egindako ibilbidearekin oso gustura nago, baina aurrean ere maila polita eman dut».

El segundo finalista se decide en Getxo

Con Laskoiti-Ibargarai clasificados para la final desde el pasado sábado tras su triunfo en Armintza, la final del Open Innternacional se decidirá este viernes, a partir de las 19 horas, con la disputa de la última jornada en el Andra Mari de Getxo. Ahora mismo, son tres -García-Imanol, Altadill-Luján y Fusto-Garma- las parejas con opciones a ese segundo billete para la final día 22 en Bilbo.

Con 13 puntos a su favor, son García-Imanol los que dependen de sí mismos. Además jugarán el primer partido del festival ante dos rivales directos como Fusto-Garma que, con 10 puntos, no pueden ceder un solo set para tener opciones de pase.

Tampoco lo tiene mucho mejor Altadill-Luján, que cuentan con dos puntos menos que García-Imanol. Su partido ante Urkijo-Brefel, últimos y sin opciones a nada con un solo punto, parece propicio para conseguir un 3-0, pero además necesitan que García-Imanol no sumen ningún set en su partido. En caso de empate a puntos, sería el average general de tantos durante toda la liguilla el primer criterio de desempate. J.O.

jarraitzeko prest

Emaitza onak ikusita, Mikel Ayerbek esana dio enpresari, dituen beharren arabera, prest dagoela udako txapelketetan aurreko koadroetan jarduteko. Datorren urteko Irekian ere, Skufcarekin bikotea osatzen jarraitu nahiko luke zarauztarrak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo