GARA > Idatzia > Kultura

ZINEMALDIAK

«Emak Bakia Baita» filmak beste sari bat lortu du, Peruko zinemaldi batean

Oskar Alegria zinemagile iruindarraren «Eman Bakia Baita» filmak Limako (Peru) FIACID zinemaldiko sari nagusia jaso du, «talentuzko, sortzaile eta ezohiko» zinema egiteagatik. Alegriak film honekin aurten lortu duen nazioarteko laugarren saria izan da Perukoa, Nantes, Montreal eta Patagonian saritua izan ondoren. Zuzendari nafarraren filmak, Man Ray artistak egin zuen «Emak Bakia» film labur entzutetsuan agertzen den etxearen historia kontatzen du, eta ekainean zehar hainbat jaialditan jarraituko du bere bidea, esaterako, Sydney eta Shangai bezalako zinemaldi entzutetsuetan.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo