GARA > Idatzia > Euskal Herria

ZIENTZIA

Beka Biodonostiari, ikerketa laguntzeko

p020_f02_9370.jpg

GARA

Euskal Herriko osasun arloko ikerketari bultzada bat emateko asmoz, ikerketa aurreklinikorako beka bat eman dio Biodonostia osasun arloko ikerketa institutuari Banco Sabadellek. Banku horrek duela urte batzuk hartu zuen medikuntzako ikerketa bultzatzeko konpromisoa Biomedikuntzako Ikerketa sari entzutetsuaren bitartez. Izan ere, aitorpen hori maila handiko ikertzaileei egiten diete, Almudena Rodriguez Ramiro eta Ben Lehner biologoei, esaterako.

SabadellGuipuzcoanoko zuzendari nagusiak, Pedro Sanchezek, 30.000 euroko laguntza eman zien atzo Jon Darpon Biodonostiako Zuzendaritza Batzordeko presidente eta Osasun sailburuari eta Julio Arrizabalaga Biodonostiako zuzendari zientifikoari. Bertan izan zen Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia ere.

Azaldu zutenez, sari honen helburua Biodonostian egiten den ikerketa lan garrantzitsua aitortzea eta laguntzea da. EAEn egiaztagiria duen lehenengo osasun arloko ikerketa institutua da eta Osakidetzaren eremuan Gipuzkoan egiten diren ikerketa guztiei laguntza ematen die.

Beka honen bidez, institutuko animaliategian eta operazio-gela esperimentalean arituko diren langile teknikoak kontratatu ahal izango dituzte. Adierazi zutenez, lan horiek oso garrantzitsuak dira gaixotasun ereduen fase goiztiarrekin saiatzeko gizakiekin ahalegindu aurretik, zientifikoki kontrolatutako testuinguru batean, horiei esker bakarrik lor baitaiteke gizarteko osasun arazo askori konponbidea aurkitzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo