LAUGARREN EDIZIOA
Eztena jaialdia, ezohiko proposamenak ezagutzeko
Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteak Eztena teatro eta dantza egunak antolatu ditu laugarren aldiz. Gaurtik igandera bitartean ospatuko den jaialdian arte-eszenikoko talde ugari pasatuko dira elkarteko agertokitik ohiko egitarauen barnean ikusteko zailak diren lanak publikoari erakusteko asmoz. Lehenengo ikuskizuna El Patio taldearen «A mano» izango da, buztinarekin kontatutako istorio bat. Ondoren, Oh My God taldeak «Zer duzu Amy?» antzeztuko du, Amy Winehousen ahotsa izatearekin amesten duen neska baten ingurukoa. Informazio gehiago, www.eztena.info webgunean.