GASTEIZ
Korterraza jaialdiak filmak eta kontzertuak hartuko ditu
Gasteizen ospatzen den Korterraza film laburren jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute uztailaren 10 eta 13 bitartean. Ohi bezala, Andra Mari Zuriaren plazan proiektatuko dira filmak. Guztira sail ofizialerako 34 film labur hautatuko dituzte aurkeztu dituzten ia 500 lanen artean. Emanaldien aurretik kontzertuak izango dira plazan, tartean, Lobo & Carmine, Anaut, The Song eta Ojaldre & Chuches taldeak.