GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Behin eta berriz espioitza salaketak egiten zituen espioia, munduaren aurrean nabarmen

Edward Snowden AEBetako Segurtasun Agentzia Nazionaleko (NSA) analista ohiak Washingtongo Gobernuaren entzuketa masiboen programa agerian jartzea lehenengo buruhaustea baino ez zen izan Gobernu horrentzat. Izan ere, salaketa horrek segida izan du, Txina eta AEBen arteko harremanak kolokan jartzeraino, baina Washington lotsagarri utzita, haren sinesgarritasuna herenegun baino are eskasago agertzen baita gaur munduaren aurrean. Azken urteetan AEBetako Gobernuak bere eta bere herrialdeko enpresen sistema informatikoetan sartzea egotzi izan dio behin eta berriz Pekini, baina espioitza akusazio hori egiteko oinarri sendoena bigarrenak du orain, Snowdenek Hong Kong-eko egunkari bati jakinarazitakoaz geroztik. Bere burua «mundu librearen» eta «demokraziaren» defendatzaile nagusi gisa aurkezten duenak bere mugen artean eta horietatik kanpo herrialde «totalitarioek» -alegia bere aginduetara makurtzen ez direnek- erabiltzen omen dituzten metodo berberak erabiltzen ditu, bera da askatasunaren urratzaile nagusia... askatasunaren izenean. Nolanahi ere, botere eta hipokrisia erakustaldi erraldoi eta lizun horrek inor gutxi harrituko zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo