GARA > Idatzia > Euskal Herria

«Naparra»-ren desagerpena salatuko dute beste urte batez etzi, Lizartzan

GARA | DONOSTIA

Beste urtebete igaro da Jose Miguel Etxeberria, «Naparra», azkeneko aldiz ikusi zutenetik, 1980. urteko ekainaren 11n hain zuzen ere, eta aurten ere ez da horri buruzko datu berririk ageri. Hori dela-eta, ekitaldia egingo dute senideek eta lagunek igandean, eguerdiko hamabietan Lizartzako Igarolabekoa baserrian.

Urtero egiten duten ekitaldi honetan, desagertutako militantea gogora ekarriko dute eta mezu hauxe bidaliko: «Non duzue? Itzuli!». 1999. urtean berrabiatu zen auzia epaitegietan, baina 2004. urtean itxi egin zuten berriro, ikerketan aurrera egiteko zantzurik ez zela argudiatuz.

22 urte baino ez zituen Etxeberriak, desagerrarazi zutenean. Gerra zikinean ari zen BVE taldeak bere gain hartu zuen hori, bost telefono dei eginda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo