Hirugarren greba eta protesta Itsasmendikoi pribatizatu ez dezaten
GARA | BILBO
Itsasmendikoi nautika eta nekazaritza eskoletan pribatizazioaren kontrako hirugarren greba egin zuten atzo, %60ko parte hartzearekin, deitzaileen esanetan. Eguerdian elkarretaratzea egin zuten Lakuako Gobernuak Bizkaian duen ordezkaritzaren aurrean, zentro hauek ematen duten zerbitzua Hezkuntza Sailak bere gain har dezan eta bertako langile finko zein ordezkoak administrazio publikoan integratzeko eskaera eginez.