Profesional berriak
Asperen «Biharko Izarrak»
Gaur Mallabiko finala jokatuko duten Erik Jaka eta Beñat Rezustaren analisia egin digu Jokin Etxanizek.
Jon ORMAZABAL
2004. urtean martxan jarri zenetik, Mallabiko Biharko Izarrak txapelketak beti izan du, nolabaiteko idatzi gabeko tradizio bat. Bertan txapeldun irten izan den atzelariak beti eman izan du, azkar samar gainera, profesionaletarako jauzia. Hala egin zuten hurrenez hurren, Alexis Apraizek, Jabi Oteizak, Miguel Merinok, Mikel Beroizek, Iñaki Larrinagak, Miguel Merinok eta bihar Promozioko finala jokatuko duen Alvaro Untoriak. Iaz nolabaiteko etena izan zen, Xabi Tolosa gazteak oraindik ez duelako profesionaletan debutatu -berandu baino lehenago egiteko moduan izango da-, baina iazkoaren ordainetan-edo, gaurkoa izango da finalean aurkari izango diren Erik Jaka eta Beñat Rezustaren azkeneko afizionatuetako partida, San Joan egunez Asperekin debuta egingo baitute. Bergarako atzelariak Aritz Lasa izango du lagun eta Lizartzako aurrelariak Kepa Peñagarikano, gipuzkoarrez osatutako partidan.
Horren aurretik, ordea, gaur gauean izen handiko txapelketa bateko finalean aurkari izango dira -jaialdia 19.45ean hasiko da lau eta erdiko partida batekin-, Jakak Galarza atzelari duela eta Rezustak Urbieta izango duelarik aurreko koadroetan. Profesional berri hauen ezaugarriak hobeto ezagutzeko asmoz, azken urteetan euren entrenamenduak zuzendu dituen Aspeko kirol zuzendari Jokin Etxanizengana jo dugu.
Aurrelari berria
Erik Jaka lizartzarrak 19 urte baino ez ditu, Amezketako Zapi Iturri klubean aritu izan da azken urteetan Xalton Zabalaren esanetan, eta haren inguruan galdetuta, bergararrak azkar erantzun du «bere erasoko aireko jokoa nabarmenduko nuke».
«Kontuan izan behar da orain dela gutxira arte atzelari bezala jokatu duela; esango nuke bi urte daramatzala aurrean jokatzen eta halako aldaketa bat ez da erraza», gaineratu du. Jubenila zela eman zuen Etxanizen ustez nahiko era naturalean gertatu den aldaketa hori. Adin horrekin normala den bezala, «oraindik ikasi beharra dauka, batez ere defentsan. Aurrerapauso bat eman du, baina mugimenduetan-eta hobetu beharra du, botera ere bai, pilota kontrolatzen eta. Txokotik ondo ateratzen du ezkerrez, baina oso gaztea eta ikasteko eta progresiorako marjina badu. Gero ikusi egin behar noraino heltzen den, goiko punetara iristea ez baita batere erraza», azaldu zuen teknikariak.
Beñat Rezustaren debutak ilusio berezia egiten dio Jokin Etxanizi, ez da eta alferrik berak 2005. urtean pilota utzi zuenetik Bergarako lehen pilotari profesionala izango. Atzelariak 20 urte baino ez ditu eta aspaldi gertatu ez zen kasu bat da, azken hamarkadetan ez baita bera bezalako atzelari ezkerrik ezagutu esku pilota profesionalean. Pilotazale zaharrenek bi kasu baino ez dituzte gogoan, 1973. urtean Binakako txapela jantzi zuen Gereñu segurarra eta Azpitarte eibartarra. Azken honen kasua, gainera, oso bitxia izan zen, afizionatuetan aurrelari ibili eta gero, profesionaletan Empresas Unidas enpresarekin debuta egin zuen egunean pasa omen baitzen atzelari izatera.
«Kolpe berezia du, gutxitan ikusten den horietakoa, esango nuke abiaduran eta Zabaletaren parekoa izan daitekeela. Gertatzen dena da ezkerra dela eta asko kostatzen zaiola pilota gozatzea, ezkerrera etortzen den moduan askoz zailagoa delako. Baina distiran eta abiaduran Zabaletaren pare eta hori ez da gutxi», azaldu zuen Etxanizek.
Honek ere, baditu, ordea, bere gabeziak. «Atzetik eusten eta batez ere eskuinarekin ikasi beharra dauka. Oso ezkerra da, entrenatzen ibiltzen da eskuinarekin, baina partidetan gero ezkerrak segurtasun handiagoa ematen dio. Afizionatuetan ondo ibiltzen dela ikusi da, nahiz eta ezkerra izatearen desabantaila hori izan. Profesionaletan erritmoa beste bat da eta ea hor moldatzeko gai den».
Juan Martínez de Irujo y Aimar Olaizola aprovecharon la mañana de ayer para tener su primera toma de contacto con el Bizkaia de cara a la final del próximo día 23, final para la que, por cierto, ayer quedaban unas 300 entradas, de las más caras, las de 130 y 80 euros, a la venta.
El pelotari de Aspe fue el primero en realizar su entrenamiento, junto a Sebastien Gonzalez y el aficionado Bixintxo Bilbao, a los que quiso agradecer públicamente el haberse desplazado hasta Bilbo para realizar una sesión no demasiado larga en cuanto a duración, pero sí de mucha intensidad ante la mirada de su botillero Patxi Eugi y Jokin Etxaniz. La intención fue la de exigirse físicamente y el de Ibero volverá a Miribilla el próximo martes, su última sesión de frontón antes de la final.
Aimar Olaizola, con su hermano y botillero Asier como sparring, realizó una sesión algo más larga en cuanto a tiempo empleado y algo más técnica, probando algunos saques. Las sensaciones del vigente campeón tras esta prueba también fueron muy buenas y volverá el lunes o el martes a Bilbo. J.O.
Erik Jakak orain dela bi urte inguru utzi zion atzelari izateari eta orain aurrean moldatzen da. Beñat Rezustaren kasuan, Gereñu eta Azpitarteren ondoren, hirugarren atzelari profesional ezkerra izango da.