GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Herrialdekako Munduko Junior Txapelketan australiarrak nagusi

p052_f03.jpg

H. L. A. | NIKARAGUA

Ekainaren 16an amaitu zen 2013ko DAKINE ISA World Junior Surfing Championship txapelketa. ISA erakunde olinpikoak urtean zehar antolatzen dituen txapelketa esanguratsuenetakoa da, etorkizuneko surflari profesionalei herrialdeka lehiatzeko aukera ematen baitie.

Nikaraguako Jiquiliste hondartzan olatu onak izan ziren txapelketak iraun zuen artean, eta lehiakideek olatuez gain bertako giro apartaz gozatu ahal izan zuten.

Guztira, bost kategoria desberdinek osatzen dute txapelketa hau; beraz, urrezko bost domina zeuden jokoan, eta horietatik domina gehien eskuratu zituen herrialdea Hawaii izan zen. Hala ere, kategoria garrantzitsuena herrialdekakoa da, eta hor, taldekako lehian, Australiak irabazi zuen.

Hawaiiarrek urrezko hiru domina irabazi zituzten, guztiak banakako lehian, eta australiarrek, berriz, bi domina eskuratu zituzten.

16 urte arteko kategorian, Jacob Wilcox australiarrak eskuratu zuen mutilen urrezko domina, eta kategoria bereko nesken domina, berriz, Mahina Maeda hawaiiarrarentzat izan zen.

18 urte arteko kategorian, bai nesken bai mutilen kasuan, hawaiiarrak izan ziren nagusi. Mutiletan Josh Monizek irabazi zuen, eta nesken kategorian Tatiana Weston-Webb izan zen garailea.

ISA erakundeak antolatzen dituen lehiaketetan herrialdekako lehia izaten da garrantzitsuena ordea; izan ere, lehiakide bakoitza bere aberriaren ordezkari gisa aurkezten da. Kasu honetan Australiako taldeak bildu zituen puntu gehien eta urrezko domina irabazi zuen. Zilarrezko domina hawaiiarrentzat izan zen. Estatubatuarrentzat, hirugarren postuan, kobrezko domina, eta brontzezkoa, frantsesek eskuratu zuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo