GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Salva VERGARA | Asegarceko zuzendari teknikoa

Argi geratu da Aimar finaletan hazten den horietakoa dela

Ikaragarria izan da Barriolaren aurka maila bat eman zuela, Urrutikoetxearen aurka pixka bat hobea eta, azkenik, finalaren egunean, sekulakoa. Emaitza bera izanda ere, iaz baino hobeto jokatu du.

 

Argi dago finalak egun eta partida oso bereziak direla. Halakoetan, badira hazten diren pilotariak eta badira ere presioaren aurrean kikildu eta bere maila ematerik izaten ez dutenak ere. Inork zalantzarik bazuen, Aimar lehen talde horretakoa da, finalak gustatzen zaizkien horietakoa.

Ni gehien arritu nauena, momentu bakoitzean zer egin behar duen jakite hori izan da. Ikusi da Barriolaren aurka maila bat eman zuela, Urrutikoetxearen aurka apur bat hobea eta, azkenik, finalaren egunean, sekulako partida jokatu du. Iazko emaitza bera eman bada ere, nik esango nuke iaz baino are hobeto jokatu duela. Aimar bikain bat ikusi ahal izan dugu: maila ikaragarria eman du eta ez dio utzi Irujori berak nahi zuen bezala jokatzen. Sufritu behar izan duenean lan handia egin du; tanto ikaragarri bat egon da hasiera xamarrean, lan ikaragarria egin dute biek, eta, azkenean, Aimarrek eraman du tantoa. Hor uste dut hasi dela partida irabazten. Sake exkax baten ostean, dejada exkax bat egin du zabalera, baina hori uste dut izan dela partida guztian egin duen akats bakarra. Gainera, fisikoki fenomeno bat dela erakutsi du: lan asko egiteko gai izan da, eta, hala ere, partida bikain amaitu du, baita alor fisikoan ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo