Nikolas xamardo | Zure lagunen izenean
Jesus Mariren bidaia intimoak
Gure bizitza justizian, elkartasunean eta askatasunean oinarritzen denean, bidaia intimoen arragoa da, Jon Maiak era metaforikoan esan zuen moduan. Eta horrelakoa izan da gure lagun min Jesus Mari Soraluzeren bizitza.
Beti bidaiatu duzu bidelagun, era intimoan, lagun minekin ibiliz Euskal Herriko mendietan zehar.
Beti aritu zara lankide, era intimoan, langileen eskubideen defentsan, eta oso garestia atera zaizu hartutako barne-konpromisoa.
Beti jardun duzu burkide, era intimoan, euskal preso politiko eta errepresaliatuen eskubideak defendatzen nonahi eta noiznahi.
Beti egon zara elkarkide, era intimoan, Ama Zuriaren enparantzan ostiralero, preso eta errepresaliatuen eskubideen alde.
Beti ahalegindu zara, abertzale, era intimoan, Euskal Herrriaren eskubideen alde lan egiten bizitza osoan.
Beti saiatu zara ikaskide, era intimoan, zeure arbasoen hizkuntza errekuperatzeko ahaleginak egiten.
Beti izan zaitugu, Jesus Mari, adibide, Toki Eder ikastolaren ibilbide luze eta korapilatsuan, Araban, euskara berreskuratzeko ikastolen mugimenduan, era intimoan parte hartuz.
Beti lagunen lagun, adiskide, era intimoan. Eta, bereziki heriotzaren aurrean, egiaren momentuaren aurrean, duintasunez egin zenuen azken bidaia intimoa. Agur eta ohore, Jesus Mari!