GARA > Idatzia > Mundua

Fukushiman «heriotzaren amildegia ikusi zuen gizona» hil egin da

Fukushimako istripua gertatu zenean zentral nuklearreko arduraduna zen Masao Yoshida hil egin da hestegorriko minbiziak jota. Fukushimako biztanleek salbatzailetzat zuten, ezbeharrean egindako lanagatik.

p021_f01_148x088.jpg

GARA | TOKIO

«Honek eztanda egiten badu, guztiok hilko gara». Tokioko nagusiek Fukushimako krisiaren larritasuna sinesten ez bazuten ere, zentral nuklearreko zuzendaria zen Masao Yoshidak Japonia salbatzeko ahalegin guztiak egin zituen, eta, horretarako, jasotako aginduak ez betetzera ere iritsi zen. Bi urte eta erdi ondoren, Yoshida hil egin da, hestegorriko minbiziak jota, 58 urte zituela.

Zentralaren jabea den Tepco enpresak ukatu egin du Yoshidaren heriotza eragin duen minbiziak jaso zuen erradiazioarekin zerikusirik duenik. Kontuan izan behar da Yoshida erradiazioen mehatxupean egon zela istripua gertatu zen 2011ko martxotik urte bereko azarora bitartean, jada oso gaixorik, kargua utzi zuenean.

«Zentraleko 1 eta 3 erreaktoreetako eraikinetan leherketak izan zirenean eta bigarrenean ura sartzea ezinezkoa zela ikusi nuenean, bukaera zela pentsatu nuen», aitortu zuen Yoshidak 2011ko azaroan. «Umore oneko gizona zen, osakar on bezala», esan zuen atzo heriotzaren berri izatean Ryusho Kadota idazleak, «Heriotzaren amildegia ikusi zuen gizona, Masao Yoshida eta 500 egun Fukushima Daiichin» liburuko egileak.

2011ko martxoaren 11n, lurra dar-dar egiten hasi zenean, zentraleko langileek bazekiten une zailak zituztela zain. Hori bai, Yoshida txarrenerako prestatu zen; «larrialdietan, beti okerrena pentsatu», zen bere leloa. Lehen minutuetan aurreikusi bezala gertatu zen dena eta erreaktoreak gelditu egin ziren. Ezbeharra, baina, itsasotik heldu zen: itsasikara izugarri batek zentralaren zati bat irentsi zuen. Yoshida lehen lerroan egon zen uneoro. «Yabai! (Ikaragarria da!)», mezua helarazi zuen berehala. Informazio uholdea hasi zen: tsunamiak kontrol aretoak urpean utzi zituen, sistema elektrikoak hondatu, datuak irakurtzerik ez zegoen... Egoera gero eta larriagoa zen.

Istripua gertatu eta bi astera, Yoshidak, erabat lur jota, atsedena eskatu zuen. «Fisikoki ezin dut gehiago. Utz iezadazue Tokiora apur baterako itzultzen, barkatu, barkatu», erregutu zien negarrez nagusiei. Lau egun baino ez zituen eman zentraletik kanpo. Goitik etorritako aginduak -zentzugabetzat jotzen zituenak- ez betetzeko ausardia ere izan zuen. Itsasoko ura 1 erreaktorean ez sartzeko esan zioten. Ez zuen kasurik egin. Aginduak jarraitu izan balitu, egoeraren kontrola galduta, Tokio hustu egin behar izango luketen. Hala, apokalipsia eragotzi zuen gizontzat hartuta, Fukushimako biztanleen eta japoniarren esker ona irabazi zuen. «Guregatik horrenbeste egin zuen gizonaren heriotza tamalgarria da guretzat», zioten atzo hunkituta.

Alarma por el vertido de agua radiactiva al Pacífico

La autoridad de seguridad nuclear japonesa mostró ayer su alarma porque la contaminación nuclear subterránea de Fukushima esté llegando al mar. «Hay fuertes sospechas de que agua altamente radiactiva acumulada bajo el suelo se vierte en el mar», concluyeron los miembros de la Autoridad de Regulación Nuclear. «Quiero que se aclare el origen de esta contaminación, y que se adopten las medidas apropiadas. También es necesario evaluar el impacto en las especies pesqueras y en los fondos marinos», declaró el director del organismo, Shunichi Tanaka, que reclamó que se mida el impacto de otros elementos radiactivos y no solo el cesio que se ha detectado. «Es prioritaro, aunque no es fácil», insistió.

La compañía Tepco, propietaria de la central accidentada en 2011, reconoció haber detectado un aumento del nivel de cesio radiactivo en unos pozos de muestreo ubicados entre los reactores y el mar. El martes ya había informado de un aumento de 90 veces de ese nivel en tres días, pero la situación ha empeorado desde entonces. «Todavía no podemos decir si el agua contaminada se vierte o no al mar», dijo Tepco. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo