UDATE
Jauziari eta xabalinari ere helduko diote aurten lasterkari nudistek
GARA | GASTEIZ
Sopelako Lasterketa Nudistaren XIV. edizioak berritasunak dakartza. Uztailaren 20an, urteroko lasterketaz gain, beste bi lehiaketa antolatu dituztela iragarri zuten atzo: jauzi eta jaurtiketak eta xabalina proba ere egingo dira. Lasterketan egiten den bezala, bi modalitate berri hauetan ere bost kategoria egongo dira: gizonezkoen eta emakumezkoen orokorra, 50 urtetik aurrerakoena, eta umeena. Atzoko prentsaurrekoan, aurreko urteetan legez «kirolari eta nudista ugari batzea» espero dute.
Sopelako Barinatxe hondartzan egiten den lasterketan ohikoa da mundu osoko kirolariak gerturatzea: Euskal Herriko txoko ezberdinetatik, bai eta frantziar Estatutik, Alemaniatik zein Ingalaterratik ere. Izen-ematea egunean bertan egiten da, eta lehendabizi, jauzi probak, hurrena, lasterketa eta, azkenik, jaurtiketak egingo dituzte.