GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

aizkora

Erasun eta Nazabal, Binakakoan faborito

J.L.

Bihar jokatuko da Binakako Txapelketa Iruñeko Foruen plazan, 12.00etan hasita, eta beti bezalaxe, hiru bikoterekin izango da norgehiagoka. Nazabal eta Erasun, Rekondo eta Larretxea eta Senosiain eta Lopez izango dira nor baino nor arituko diren hiru bikoteak.

Bikote bakoitzak sei kana-erdiko eta beste horrenbeste 60 ontzako ebaki beharko ditu. Faborito, Nazabal eta Erasun agertzen dira. Etxarriko txapelduna tartean baldin badago, beti izaten da faborito, eta kasu honetan gazte batekin arituko da, Ander Erasunekin. Aurtizko aizkolaria ere maila nagusian dago. Hala ere, hiru bikoteak dira oso onak.

Leku berean Orga-jokoko Nafarroako Txapelketako finala ere izango da. Bujan, Petrirena, Zugarrondo eta Callaghan arituko dira. Hemen ere Josetxo Urrutia parte hartzekotan zen, baina min hartuta dago, eta ezin izango da bertan izan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo