Patronalaren aurrean, instituzioen esku hartzea aldarrikatu du LABek
Hitzarmen kolektiboen negoziazioek porrot egin ostean, eta sektore ugaritan hedatu den kezka ikusirik, gatazkak lan arlotik harago jauzi egin duela uste du LABek, dimentsio politiko eta soziala ere hartu duelarik. Instituzioen inplikazioa ezinbestekoa delakoan, aste honetan Gipuzkoako Aldundiak eta Gasteizko Parlamentuak emandako pausoak ontzat eman ditu eta langileen defentsan aritzera deitu ditu.
GARA |
Patronalaren aldetik indarra galdu duten hitzarmenak luzatzeko urratsen faltan, instituzioek handitzen ari den gatazka honetan eskua hartzeko garaia dela uste du LABek. Ildo horretan, baikorki hartu ditu aste honetan bertan izandako bi gertakari. Gipuzkoako Aldundiak Adegirekin harremanak eten izana, batetik, eta gaur bertan Confebasken jarrera gaitzetsiz Gasteizko Parlamentuan EH Bilduren proposamenez bozkatuko den mozioa, bestetik.
Sindikatuak atzo bidalitako ohar batean adierazi zuenez, herrialdeko hitzarmenen desagerpenarekin sortutako egoera «ez da lan gatazka bat bakarrik», arazo politiko eta soziala ere bada, bere ustez. Horregatik, aferak beste dimentsio bat hartu duen heinean, konponbideak ere beste eragile batzuk inplikatu behar dituela baieztatu zuen.
Negoziazioek huts egin bazuten, baita Lakuako Gobernuak egindako azken saiakeraren ostean, Confebasken jarrera itxiagatik izan zela ohartarazi zuen, eta akordio interprofesional batera iristeko aukerari muzin egin ziona patronala izan zela azpimarratu zuen. «Ez da beharrezkoa indarrean dagoen legearekiko inongo intsumisio ariketarik egitea horrelako itun bat sinatzeko», gaineratu zuen sindikatuak.
Gauzak horrela, lan erreformak ezartzen duen «joko-zelaia» ez duela onartuko jakinarazi zuen eta, hortaz, ez dela enpresaz enpresa negoziatzera mugatuko, ezinbestekotzat jotzen baitu ahalik eta langile gehien babestuko dituen negoziazio eremua bermatzea.
Alde horretatik, helburu hori lortze aldera instituzioak bidelagun izan behar direla uste du LABek eta mezu zuzena igorri zien bai Lakuako Gobernuari, baita diputazioei ere, horren aldeko neurriak har ditzaten.
Azken astean zenbait aurrerapauso izan direla aitortu zuen sindikatuak. Horrela, Gipuzkoako Aldundiak Adegirekin harremanak eteteko bultzatutako ekimena txalotu zuen. Era berean, EH Bilduren ekimenez Gasteizko Parlamentuan Confebasken jarrera salatzeko gaur bozkatuko den proposamena baikorki hartu zuen, eta berau babesteko eskaera egin zien alderdi politiko guztiei.
Arabako metala, «amildegian»
Bestalde, Arabako metalgintza sektoreko langileek «amildegiaren aurrean» sentitzen direla adierazi zuten atzo. Izan ere, SEA patronalak negoziazio mahaia hautsi zuenetik, orain arteko lan baldintzak galtzeko arriskua gero eta handiagoa dela uste dute.
LABeko metalgintzako ordezkariek agerraldia egin zuten atzo Gasteizen egoeraren berri emateko eta SEAk berriki egindako proposamenak ondorio kaltegarriak ekarriko dituela ohartarazi zuten. Jon Ander Goñi metalgintza sektoreko bozeramaileak azaldu zuenez, besteak beste, «malgutasun handiagoa» eta «nahikoa ez den soldata igoera» jasotzen ditu txostenak.
Horren aurrean, LABek zenbait neurri hartuko dituela iragarri zuen. Batetik, Lan Harremanen Kontseiluan (LHK) hitzarmenaren luzapen proposamena aurkeztuko du «negoziazio justu» bat bermatze aldera. Bestetik, proposamen bat helaraziko dio patronalari, beti ere honek lehenengo hitzarmenaren luzapena onartzen badu.
Proposamena «krisi ekonomikoa kontuan hartuta» egingo duela adierazi zuen eta joan den uztailaren 4ko mobilizazioetan CCOO eta UGTrekin batera aurkeztutakoan oinarrituta osatuko duela gaineratu zuen, KPIa erreferentzia gisa erabiliko duen soldata igoerarekin. Azkenik, dei egin zien bi sindikatuei ekimenarekin bat egiteko.
Confebaskek akordio interprofesionalari uko egin izana salatu zuen LABek, eta horrelako itun bat sinatzeko ez dela «inongo intsumisio ariketarik» egin behar ohartarazi zion patronalari. Horregatik instituzioei presio egiteko eskatu zien.
LABek proposamen bat helaraziko dio SEA patronalari metaleko hitzarmena bermatze aldera. Duela aste batzuk CCOO eta UGTrekin batera adostutako txostenean oinarritutakoa izango dela gaineratu zuen eta dei egin zien bat egitera.
El mantenimiento de la vigencia de los convenios colectivos y la posible censura a la patronal Confebask por su postura en esta negociación serán objeto de debate hoy en la Cámara de Gasteiz. La Diputación Permanente se reunirá para debatir una proposición no de ley de EH Bildu en la que pide al Gobierno de Lakua que denuncie la postura de Confebask ante los convenios colectivos que han caducado en aplicación de la reforma laboral.
Tanto EH Bildu como el PSE, que ha presentado una enmienda a la totalidad, critican la actitud de la patronal vasca, mientras que el PNV y el PP, en sus respectivas enmiendas a la totalidad, se limitan a reclamar que continúen las negociaciones entre empresarios y sindicatos para garantizar la vigencia de los convenios sectoriales.
Por su parte, la secretaria general de Confebask, Nuria López de Gereñu, expresó ayer que se sienten «atacados injustamente» por quienes les atribuyen de manera «interesada» la responsabilidad «única» de que no ha habido acuerdos sobre los convenios, y achacó la falta de acuerdo a los sindicatos ELA y LAB. GARA