Baionako larunbateko manifestazioa sostengatu du Herrirak
GARA |
Bake Bideak-ek deituta larunbatean 16.00etan Baionako Euskaldunen plazatik aterako den manifestazioa sostengatu du Herrirak, herritarren parte hartzea prozesua indartzeko beharrezkoa dela nabarmenduta.
Herriraren aburuz, Gobernu frantsesak euskal iheslarien aferan hartutako erabakiak ulertezinak dira eta euskal jendartearen gehiengoaren aurka jotzen dute. Iheslariek duin bizitzeko eta euren egoerari irtenbidea eskaintzeko eskubidea dutela gaineratu zuen Herrirak. Hori dela eta, Parisi Madrilen bidetik ez jarraitzera deitu zioten.
Bestalde, presoen eskubideen alde elkarretaratzeak izan zen atzo Atarrabian. Bertan 32 pertsona elkartu ziren.