Confebask «bere lekuan» jarri ez izana egotzi dio LABek Lakuari
Lakuako Gobernuak bere «ahulezia» agerian utzi duela uste du LABek, PSEren babesarekin, Confebask «bere lekuan» jartzea ekidin baitu ebazpen «deskafeinatu» baten bitartez. Parlamentuan izandako eztabaidaren ondoren, sindikatu eta patronalaren arteko indar harremanak «desorekatuak» gelditu direla ohartarazi du, herri ordezkarien gainetik, botereak «elite ekonomiko» baten esku jarraitzen baitu.
Iraia OIARZABAL |
Lakuako Gobernuarekin desengainatuta dago LAB sindikatua, ostegunean Gasteizko Parlamentuan izandako eztabaidan, PSEren babesarekin, Confebasken jokabidea gaitzetsi ez izanagatik. Garbiñe Aranburu LABeko Negoziazio Kolektiboko idazkariaren arabera, EAJ, PSE eta UPyDk onartutako testuak agerian uzten du Urkulluren Gobernuaren «ahulezia», eta Parlamentuaren gainetik, indar ekonomikoek agintzen dutela.
Olatz Arozenarekin batera egindako agerraldian, hitzarmen kolektiboen iraungitzearekin sortutako egoera konpontzeko instituzioen bitartekaritza eta inplikazioa beharrezkoak direla nabarmendu zuen Aranburuk. Ildo horretan, Lakuako Gobernuak eztabaida mahai gainean jarri izana aurrerapausotzat jo bazuen ere, uztailaren 5eko bilerak porrot egin eta gero urratsetan atzera egin duela salatu zuen.
«Atzo [ostegunean] aukera paregabe bat galdu zen Confebask bere lekuan jartzeko eta erakusten ari den jarrera arduragabea salatzeko», nabarmendu zuen. Eztabaidaren emaitza txartzat hartu zuen Aranburuk, hitzarmenak abenduaren 31ra arte luzatzeko eskatzera mugatzen baita. LABen ustez, «talde parlamentarioak ez dira egon egoerak eskatzen duen mailan» eta gaineratu zuen «pozik dagoen bakarra» Confebask dela.
Horren inguruan, EH Bilduren jarrera txalotu zuen «ausardia politikoa erakutsi duen bakarra» izan zelakoan. Balantzaren beste aldean kokatu zuen Joseba Egibarren (EAJ) jarrera. Confebask salatzeko «lehiaketan» sartuko ez zela ziurtatuz egin zituen adierazpenen aurrean, sindikatu eta patronalari ardura maila bera egoztea «onartezina» dela adierazi zuen Aranburuk, batik bat, «akordioa Confebaskek oztopatu zuenean».
Bestalde, PSEk eztabaidan hartutako papera ere salatu zuen eta EAJri babesa ematean bere hasierako posizioa «deskafeinatu» duela uste du Aranburuk, akordioa Confebaskek galarazi zuela onartzen duen arren, irizpide hori jasotzen ez duen zuzenketa bat sinatu duelako.
Indarrak, desorekatuta
Gauzak horrela, Parlamentuan onartutako ebazpenak langileak inolako babesik gabe uzten dituela ohartarazi zuen. «Gobernuak badaki indar harremanak ez direla orekatuak», aitortu zuen. Hori dela-eta, Confebasken ezetzaren aurrean Lakuak ez badu ezer egiten, langileak desabantaila egoeran daudela aipatu zuen. «Ez da nahikoa bilera bat bermatzea, bermatu behar duena akordioa bera da», ohartarazi zuen.
Egoera honen aurrean, datozen hilabeteak gogorrak izango direla iragarri zuen. Oraingoz, patronalak ez du akordio bat erdiesteko asmorik agertu eta horrek konfliktibitatea areagotuko duela baieztatu zuen Aranburuk. Izan ere, sindikatuek eta langileek argi ikusten dute ez dela «ez desobedientzia, ez intsumisio ariketarik egin behar» Urkulluk aurkeztu zuen proposamena jasotzen duen akordio batera iristeko.
«Confebask maltzurkeriaz erabiltzen ari da arrazoizko pisurik ez daukan legalitate-ilegalitate eztabaida. Lan erreforma tresna bat da eta erabili egin nahi dute, baina ez daude derrigortuta herrialdeko hitzarmenak desagertzen uztera», azaldu zuen.
Aurrerantzean ere, herrialdeko hitzarmenen alde lanean jarraituko dutela ziurtatu zuen, eta, Arabako metalgintza adibide gisa jarrita, abisatu zuen ez dutela «edozer» sinatuko hitzarmenak «salbatzeko» aitzakiarekin. LABek negoziatzeko borondatea duela berretsi zuen eta bide horri eusteko determinazioa agertu zuen.
«Badakigu presioaren fokua nagusiki LAB sindikatuan kokatzen saiatuko direla», aitortu zuen Aranburuk, baina enpresetan eta instituzioetan erantzuten jarraituko dutela adierazi zuen eta deia luzatu zien gainerako sindikatuei ere hori egin dezaten.
Gipuzkoako Aldundiak Adegirekin harremanak eten izana pauso «oso positiboa» dela uste du LABek, eta gainerako instituzioek bide hori hartu beharko luketela adierazi zuen. SEA patronalaren jarrera ere salatu zuen metaleko hitzarmenean eduki atzerakoiak sartzen saiatzeagatik.
El sindicato LAB ha interpuesto un recurso ante el Tribunal Superior de Justicia del País Vasco (TSJPV) para reclamar la ultraactividad del convenio de los centros de enseñanza de iniciativa social en la CAV. A través de un comunicado, LAB expone que la reunión que mantuvieron el jueves en Preco los sindicatos representados en los centros de iniciativa social y las patronales terminó sin acuerdo «debido a la actitud mostrada» por las direcciones de los centros.
Ambas partes iban a dialogar sobre la decisión tomada por los centros religiosos de Kristau Eskola y la Asociación Independiente de Centros de Enseñanza (AICE) de «imponer el convenio estatal» en los centros de enseñanza concertada. LAB denuncia que las patronales «se mostraron en contra de continuar con la mesa negociadora y dieron por muerto el actual convenio del sector, según sus palabras».
La central reclama que se mantenga la vigencia del convenio sectorial, en tanto no se firme uno nuevo, y ha pedido la retirada de las notificaciones a los trabajadores que incluían las modificaciones de la condiciones laborales. GARA