GARA > Idatzia > Kultura

UDATE | CITY PASS

Euskal Kostaldeko Geoparkearen gaineko ikuspegi zabalago bat

p048_f01.jpg


N.B. | DONOSTIA

Europako Geoparke sarean sartu zen Euskal Kostaldeko Geoparkea 2010ean, eta ordutik lanean aritu dira bisitarientzat ahalik eta txukunen jartzen, seinaleak hobetuz eta interpretaziorako panelak gehituz.

Aurten beste pauso bat eman dute, eta Gipuzkoako Aldundiaren eta La Caixaren Gizarte Ekintzaren arteko lankidetzari esker begiratoki berriak jarriko dituzte Zumaian, Deban eta Mutrikun. Horrela, Geoparke osoaren ikuspuntu desberdinak izango ditu bisitariak.

Begiralekuak errepidean bertan kokatuko dituzte, edo asko jota oinez joanda 10 minutu ingurura, mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzako bidea errazteko. Era berean, www.geoparkea.com webgunearen bidez egun bakarreko edo bi egunetan egiteko ibilbideak proposatuko dituzte, bakoitzak bere kabuz ingurunea ezagutu ahal izateko.

Geoparkeak interes turistikoaz gain, badauzka bestelako balio batzuk: geologikoa, lurraren eta klimaren historia ezagutaraziz; arkeologikoa, bertan baitaude Praileaitz eta Ekaineko kobak; biologikoa, bioaniztasun oparoko lau gune babestu dituelako; eta kulturala, gure hizkuntza, ohiturak eta gastronomia ezagutzeko aukera aparta eskaintzen duelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo